Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, badago lekurik, moten fonologiaren ondoan, abiapuntutzat multzo binarioak eta fonemen hurrenkerak hartzen dituen zientzia batentzat. Gure prozesu mentaletan informazio binarioa erabiliz imita ezin daitekeena da "irudi mentala". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.
Sistema binarioa ez den beste sistema bat asmatu behar dugu, plurala. Berria - Kultura 2006-04-30
Ezagutza mota hau eta logika binarioa morrontzak konsideratzen ditu, gauza pobre eta idorrak. Berria - Kultura 2004-03-31
Indargintzaren inguruan bezala da abortoarekin, drogarekin, eta asaldura soziala probokatzen duten beste arazo askorekin: "dogmatismo etiko eta juridikoz", "logika estriktoki binario" sinplez erreakzionatzen du gizarteak horien aurrean, ziurtasun galdua azkar berreskuratzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.
Ez da beste pulsar binariorik ezagutzen. Berria - Gaiak 2004-12-18
Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.
Badirudi [...] estimulu konplexuak (edo oso hurbilekoak) mugimendu erreala tratatzen den mekanismo beraren bidez tratatzen direla itxurazko mugimenduan ere; baina badirudi estimulu "binarioagoak" (goian aipatu diren bi argi puntuak) beste era batera tratatzen direla. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.