Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honetan, ez dezazula zeugandu Demokrito gurenaren iritzi gurgarriak dioena, hots, gorputz-arimen lehenkiak, banan-banan kokatuak, binan txandatzen direla eta lohadarrak lotzen dituztela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.
Binan-binan igo zituen atari ederreko harmailak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 104. orr.
Igogailuari itxoiteko astirik hartu gabe, binan-binan jaitsi nituen eskilarak, hirunan-hirunan azkenak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.
Odolkiak, beltzak eta kiribilduak, suge txintxoak iduri; andoilak, binan-binan pilatuak, osasuntsuak eta apartak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Schopenhauer hil berria zen, eta hurrengo goiza arte guztiok binan-binan beila egingo geniola erabaki zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.