Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biluztasun 1 iz biluzia denaren nolakotasuna; biluzik dagoenaren egoera.

Heriotza bera ere, estaltzeko eta hornitzeko premiarik handien-handiena duen biluztasun eta gabezia hura, beltzak jantzi ohi du hobekienik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

-O! -oihu egin zuen, zur eta lur, biluztasuna ezkutatzeko ezer egin gabe-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Zure biluztasuna ezin duzu besteen zarpailekin ezkutatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 166. orr.

Orduan andre Pobretasunak, bere biluztasunaren tronuan etzanda, aurre hartu eta bedeinkapen gozoz bete zituen, eta honela galdetu zien: "Esadazue, anaiok, zer dela-eta etorri zarete hona, eta zergatik igo zarete hain azkar errukarrien ibarretik argitasunaren mendira?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.

Hasia zuen kultur iraultza bat, azkenean jemendarrak alternatibarik gabe beren biluztasuna Mendebaldeko oihalez egindako jantzi osoz estaltzera eramango zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.

Biluztasunaz haratagoko intimitate bat sentitzen zuen, senarrarekin inoiz nabaritu ez zuen asetasun bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biluztasuna, paradisutik eta haurtzarotik egotzitakoentzat, bi eratakoa izan ohi da: bata da biluztasun biluzia edo gorria, eta hor ez dira sartzen ustekabekoak ez diren biluztasun ohiturazko edo arautuak [...] eta ezta toki jakinetan "nudismoa eta naturismoa naturaltasun osoz" praktikatzen duten popabisteroen biluztasun zuri edo jantzia ere: hori jantzita egoteko beste era hagitz errespetagarri bat baizik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Biluztasun gorrian, askatasun betean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

Biluztasun gazte eta aratz hori behatu, ukitu, usaindu, laztandu ahal izango du, besterik ez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Biluztasun publikoa tabua baita musulmanentzat.  Berria - Mundua   2004-05-09

Zertan datza biluztasun izpirituzkoa?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Ondoren gehiago ikusi behar izaten da; eta biluztasun osoa erakusten denean ere beste zerbait nahi da gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Agian biluztasun eder osoaren aberria zuri bakarrik zegokizula pentsatzen nuelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Marilynen biluztasun distiratsua bildu zuen lurrin mitiko haren umea naiz ni.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Eguzkiak distirarazten zion gerritik gorako biluztasun izerditsu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Lekua hutsik aurkitu du, eta igande goizeko biluztasun lixibatu berriaren kerua sudurreraino sartu zaio.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Berniza urtua zen, masa higuingarriak eta bigunak geratzen ziren, desordenan -biluziak, biluztasun beldurgarri eta likitsaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Noren begiradak gozatu du izarrek ederturiko bere biluztasun babes-ahalmenik gabea?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Gorputzen erabateko biluztasunean oinarritzen dira proposamen biak.  Berria - Kultura   2004-10-31

Gauero-gauero, eguzkia atera arte, ñirñirka aritzen zen, bete-beteko biluztasun distiratsuan, artizarra, karabanen gidaria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputz-biluztasunarekin batera giza gorputza inguratzen duen ororen biluztasuna dator.  Berria - Kultura   2004-10-31

Sumindu egiten zen hilotz biluztasun haren aurka, edertasuna itsusteko modu haren aurka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Baina zertan ari zara? -botatzen dio Martak, bat-batean itzarri eta bere erdi-biluztasunaz izuturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere biluztasun (6); bere biluztasuna (3); bere biluztasunaren (3); bere biluztasunean (3); biluztasun eta (5); eta biluztasun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus