Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalean emakume biluziak marraztuz ateratzen omen zuen Romainek bizimodua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 174. orr.
Aitarena behar zuen liburu mehar hura, emakume biluzi potzolo andana erakusten zuena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 17. orr.
Granitozko edo alabastrozko giza-enborrak, marmol txuriko emakume biluzi halamoduz estaliak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.
Iruditzen zaio bertan eman duela bizitza osoa, emakume erdi biluzi horren aurrean, urruneko musika eta ezproien hotsa entzuten, inora joan gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.
Hirurogeita zazpi urte zituenean, bi neskato biluziren artean etzanda zegoela, egia hori etorri zitzaion bat-batean barneko txokoren batetik. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.
Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Ederrak ziren beren izter biluzi eta beltzaranak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.
Omoplato biluzi zorrotzak ia elkartzen ziren batzuetan, neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.
Bi eskuak bere belaunburu biluzietan zituela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.
Gizon bat ohean eserita, alkandora hutsean, oin biluzi iletsuak lurrean, eserita eta isilik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.
Soinekoa urratu eta bizkar biluzia agerian geratu da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.
Eskuak ikaraldi ero batekin erantzun zion emakume-sorbalda biluzi gupidagarri haien dardarari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.
Bere burua ukatzen dute, nork bere gurutzea hartuz eta Kristo biluziari biluzik jarraituz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.
Etsai biluziekin (espiritu gaiztoekin) biluzik borrokatu behar da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.
Bideotako batean militar estatubatuarrak agertzen dira lurrean diren preso biluziak behin eta berriro jotzen. Berria - Mundua 2004-05-22
Bi emakumeen gorputz biluzi korapilatuak agerian geratu ziren. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.
Gizon haren bekokia laztandu zuena, burua bere bular biluziaren gainean zetzala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.
Jakin gura nuke norenak diren ohearen diagonalean gauero ikusten ditudan oin biluzi zoragarri horiek. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.
Lepo biluzia luzaturik, Liubak adi-adi entzuten zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.
Onena hala ere haren begiak, haren ezpainak ziren, haren hazpegi ireki eta bizitasunez beteen aurpegiera ia biluzia. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.
Arratoi handi baten itxurakoa, isats luze, biluzi eta zilindrikoa. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak. arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Pena du ez dituelako eskura ez abestien izenburuak, ezta letren fotokopiak ere: Ivanek kaxa biluzi batean eman zion CD a, eta azalean "EBTG -Walking Wounded" errotulagailu gorriz idatzita besterik ez da ageri. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Daga biluzi bat bota zion, eta beraren oinetan erori zen doi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.
Zurezko habeak, gurutze biluzi bat aldare atzean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Koltxoia zuen ohe biluzi baten ondoan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.
Altzari biluzi batzuk besterik ez. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.
Zuhaitz biluzi baten atzean kuzkurtuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.
Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Zelai harritsu eta biluzi batean nabil. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
Gidaliburuak Chemin dénudé, "bide biluzia" iragarria zidan eta hala da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.
Aldapa biluzi eta arrokatsuak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.
Lur biluziak hartzen zuen haren gorputz biluzia, tunika mehe bat baino tartean ez zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Otsabidetik Arbiderako bide biluziko lautada gorakoian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.
Beharbada pasatu egin nahi zuen nazionaletara eta zorabiatu egin da menditarte biluzi honetan, atzera bere lerroetan zegoela usteko zuen gizajoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
Eremu biluzi hauek, eguzkiak joak: bazter mota hauen bila nabil Caminoan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Bakarrik geratu ziren biak, formikazko altzari zuriak eta sabaitik zintzilik zegoen foku handi bat besterik ez zituen bilera gela biluzi hartan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.
Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada, leihorik gabe, banorik gabe, eta portikoa beste zabaldurarik eskaintzen ez diola bistari, baxua eta tristea bestalde, bi zutabe higaturekin eta frontoi biluzi batekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Kolore biziak erabili zituen, kolore biluziak, pentsamendu konplexuaren adierazpen soil eta errazaren ideia gauzatzeko. Berria - Kultura 2004-06-08
Ahuldade ugariz jantziriko indar biluzi hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 205. orr.
Eta baziren horrelakoak, destinoari, sorpresari edo nahigabe biluziari toki izpirik uzten ez ziotenak! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 143. orr.
Ez nuke sentimendu moralaren balioa inola gutxietsi nahi, (ondorioen) razionalitate biluziren baten alde. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.
Biluztasuna, paradisutik eta haurtzarotik egotzitakoentzat, bi eratakoa izan ohi da: bata da biluztasun biluzia edo gorria, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.
Kulturan ez dago arrazoi gorririk, arrazoi biluzirik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.
· Hori zilar eta zetaz beztitzeko -legitimazioa mailegatzeko, horrexen biluzi baitago- liberalek Espainia-Nazio mitiko bat demokratiko samarra asmatu dute. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.
Zianzuloko baso enbor-biluzietan barrena, Mariñamendi eta Larraingane gailurren norabidean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Jarrera gogo-biluzi horrek haustura asko sor zezakek literatur lantegiko kide bat baino gehiagoren psikologian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.
Handik elizaren erdiko nabeari begira gelditu zen; biluzi-biluzia zen, altua eta apaingarririk gabea; alboetako nabeak, aldiz, kolore biziz margoturik ageri ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.
Kotoiaren azpiko gorputzaren biluzia aitortzen zuen neskaren irribarreak, biluzi arrastorik gabea, desiraz betea eta epel-epela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.
Semek eta Jafetek soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aitaren biluzia estali zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.
Biluziak, paisaiak eta txakurrak ikus daitezke, besteak beste Goenagak Ekainen jarri dituen lanen artean. Berria - Kultura 2006-03-11
Biluzi gehien biltzen dituena Cotthem galeria da ezbairik gabe. Bertan 400dik gora artelan daude: margolanak, harrilanak eta argazkiak, azken bi mende hauetako biluzia gai hartuta. Berria - Kultura 2004-04-16
Pinturari dagokionez, Ingres eta Degrasen erromantizismoak eta Renoir, Gaugin edo Toulouse-Lautrecen errealismoak biluziaren potentzial sinboliko eta deigarria garatzen dute. Berria - Kultura 2004-03-07
Ahaztu bertako margolanen oinarrian zeuden ideia estetikoak, ahaztu halaber oinarri horren oinarri sozial eta ekonomikoak, eta -begiraleari begiratzea dagokio- Adan, Eba, Hiru Graziak eta beste biluzi batzuen aurretik paseatzeari ekin nion ostera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.
Jatorri klasikoa zuten koadroetako biluziak zuzen-zuzen egokitzen zirela hierarkia handiko pertsonaien gorputz jantziekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
Salvador Diez galerian bi gizonezko biluzi daude. Berria - Kultura 2004-04-16
Emakumeez gain biluziek gizonezkoenek eta emakumezkoenek toki handia dute DFotoren lehen ekitaldian. Berria - Kultura 2004-04-16
San Ignazioren erretratuaren azpian biluzi bat dago, adibidez. Berria - Kultura 2006-03-11
· Il Nudo, joan den otsailaren 22an inauguratu zen, eta giza biluziaren edertasuna aztertzen du arte alor ezberdinetan: pintura eta eskultura, argazkia eta performance-a. Berria - Kultura 2004-03-07
beso biluzi (3); biluzi bat (21); biluzi batean (4); biluzi baten (11); biluzi batzuen (3); biluzi eta (23); emakume biluzi (14); emakume biluzi bat (5); emakume biluzi baten (3); erdi biluzi (3); eta biluzi (4); gela biluzi (3); gorputz biluzi (9); neskato biluzi (3)
biluzia agerian (3); biluzia estali (3); biluzia eta (5); biluzia zen (4); erdi biluzia (3); eta biluzia (10); gorputz biluzia (17); hain biluzia (3); nerabearen biluzia (3); sable biluzia (3)
baino biluziago (3); eta biluziago (3)
beso biluziak (6); biluziak eta (11); emakume biluziak (3); erdi biluziak (5); eta biluziak (4); gorputz biluziak (14); gorputz biluziak eta (3); horma biluziak (3); oin biluziak (4); sorbalda biluziak (3)
biluziarekin biluzik (3); biluziarekin biluzik borrokatzeko (3)
biluziaren gainean (6); bular biluziaren gainean (3); emakume biluziaren (3); gorputz biluziaren (7)
adar biluzien (5); bere oin biluzien (3); biluzien gainean (6); emakume biluzien (6); gorputz biluzien (5)