Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri. Elizen arteko biblia 2 Ko 5,3
Biluzgorri eta zealdoka, pareko ate itxiaz baizik ez zuen axola. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte [...] emazteak biluzgorri zafratuak dira, eta gainera presozainek gutiziatzen duten bezainbat aldiz bortxatuak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Kristoren manuak eta aginduak zituela berak bizibide eta jokabide... eta, nola haren manuetarik bat zen ezen jantzi beharra zegoela biluzgorri zegoena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.
Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.
Pentsatu zuen agian neskatoa biluzgorri sartu zela gelan, eta horrek harri eta zur utzi zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.
Plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Gure bien gorputz biluzgorriak plazerak arrendaturik azkenean, elkarri josiak dautzala. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 66. orr.
Eliz harri bat bezalakoxe txiro biluzgorria zen Cecco. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.
Mutil koxkor biluzgorri baten irudia erosi du. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.
Neskak lurrean pausatu zuenean, haur sortu berri biluzgorria negarrez-marrakaz hasi zuan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.
Toki elkor eta harritsu bat zen, hatz batzuen gisa zeruaren lau bazterretarantz altxaturiko lau mendi biluzgorriren artean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Hitza haur baten haragi bilakatzen ari da gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, eta hitz biluzgorriak haur bihurtzen gaitu esanaldi oro. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Egunkarietan idazteko bidea ere irabazi zuen bere familiaren arima ele biluzgorritan jarriari esker. Berria - Kultura 2004-10-30
Ez zuen nahi, era berean, ondoan lo zuen neskatoa ukitu, edo bere biluzgorrian lizunki begiratu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.
Joanesek 1943ko eguberri gau osoa kanpoan iragan zuen, biluz gorri gorrian, hotzak hormaturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 98. orr.
Bere kastitatea frogabidean jartzearren, emakume burges bati erregutu zion bere alaba gogatzeko beraren ondoan biluzgorririk ohera zedin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Baita zure bakardadearekin ere; biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.
Biluztu nazan, nazak, esan zuten, eta jada biluzgorririk zeuden. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.
Gorentasun ahaltsu hori, jakiteko du biluzgorririk nautela berorren erresumaratu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.