Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Presoak biluzarazi dituzte. emakume baten aurrean biluzarazi zuten eta homosexuala izateaz akusatu eta emakume arropak janztera behartu zuten. Berria - Mundua 2006-04-16
Bi egun lehenagoko geldialdi batean, trenetik jautsarazi eta denak biluzarazi zituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 95. orr.
Askatasunaren arabera, Aranjuezen maiatzaren 1az geroztik sei aldiz biluzarazi eta gero bakartze ziegatara eraman dituzte presoak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Jaun Jakobek biluzarazi ninduelarik ere ez nion hura eranztera utzi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 244. orr.
«Biluzarazi eta sexu organoak ukitu zizkioten, makilekin jo zuten, zigarretak jatera behartu zuten, eta arbelaren kontra jotzeko ere agindu zioten», dio fiskalak. Berria - Gaiak 2004-05-26
Gauza bat da nork bere buruaren striptease bat egitea, asmo intelektualez jantzitako exibizionismoa praktikatzea, eta beste bat, oso bestelakoa, beste inor jendaurrean biluzaraztea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.
aldiz biluzarazi (3); biluzarazi eta (6)