Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilur (ETCn 258 agerraldi) 1 iz begizta moduko lokarria.

Dena maila sinbolikoan, jakina, Konstituzio plazan zetzan axis mundia bezala, non kokatzen baitzen sokamuturrerako bilurra.     «Kuskue tanden», 2004 - 173. orr.

Zer gerta liteke axis hori, non baitago kokatua sokamuturrerako bilurra, hautsiko balitz?     «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Gizotsoak bere eskuetako bilurra kendu bitartean, txakurrak lepotik heldu eta atzeraka tira egin zion, Ron eta Pettigrewengandik apartatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

Eta oi nire herria, beste aldean, entzudazue, ez dute maite zuen lepo zuzen, bilurrik gabea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 129. orr.

Eskualdunen artean ez dugu aditu / Egiazko fedeaz ez denik argitu / Eskualdunak orotaz libro nahi baitu / Satanen bilurretik aurrean libratu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

2 pl eskuburdinak.

Ordubete geroago, lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan. Gau hartan bilurrak jartzeko luzatu zituen eskumuturrak trankil zeuzkan, eta baita hankak ere, girgiluei kateak erantsi zizkietenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Bilurrak ezarri zizkioten, ero amorratu bat bezala zaintzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Medikuak bilurrak kentzeko eskatu zien poliziei, eskuak ikuskatu behar zizkidalako eta, bilurrak jarrita banituen, ezin zuelako bere lana behar bezala egin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Lekukoek nabarmendu dute presoek bilurrak ipinita eta begiak estalita zituztela.  Berria - Mundua   2004-07-18

Legebiltzarretik bilurrak ipinita atera eta espetxera eraman zituzten Leyla Zana, Hatip Dicle, Selim Sadak, Orhan Dogan eta beste hainbat kide.  Berria - Mundua   2004-07-15

Irudietan, ustez, soldaduak preso dauden irakiarrak nola torturatzen dituzten ageri da, tartean, bilurrak ipinita odoletan eta biluzik ikusten dira presoak, soldaduak armekin apuntatzen edo euren gainean daudela.  Berria - Mundua   2004-12-05

Bilurrak ezarri zizkioten, ero amorratu bat bezala zaintzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Gainera, bilurrak askatu gabe egin behar izan zituen proba gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Erregek, jauna, sei zaldi Berberiako ditu jokatu, eta haien aldera Laertesek ditu enparatu, aditu dudanez, sei ezpata-puinale Frantziako, beren hornidurekin, hots, uhala, bilurrak eta abar.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 216. orr.

Bilurren pisu hutsak aise eraman behar zuen emakumea hondora, baina, auskalo zergatik eta auskalo nola, emakumeak ur-gainean irautea lortu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

3 (izenondoekin)

Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ezerezetik esku-bilur sendoak atera zituen Blackek; laster Petigrew zutik zegoen berriro, ezkerreko besoa Lupinen eskuinekoari kateatuta, eta eskuineko besoa Ronen ezkerrekoari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Haren isats ilegabea Ronen beso luzatuaren esku-bilurretik azkar irteten ikusi zuen Harryk, eta belarretan korrika joaten entzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Inork ez daki nola, baina, halako batean, Abaxik hiztegien oin-bilurrak askatzea lortu du, eta ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Han zegoen bera, eskerga, so eginez nola sartzen zuten zaku zaharrez bildutako zer bat, uztarri-bilurrez amarratua luzera guztian, hiljantzi modura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.

5 bilur-milur adkor bilurra.

Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen: bilur-milur zurrun parte txarreko bat bilakatua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

6 soka bilur urka-bilurra.

Borreroak merkatariari soka bilurra lepoan ezarri zionean, ahots bat nabarmendu zen jendetzaren zalapartaren erdian: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Atzera agindu zion borreroari soka bilurra lepoz aldatzeko eta benetako hiltzailea urkatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Soka bilurretik pasatu eta zezenaren lepoari lotuko zioten beste muturra.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

7 urka-bilur (orobat urkabilur g.er. eta urkabihur g.er.) iz soka batean egiten den korapilo begiduna, sokatik tiratzean estutzen dena.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Hamabi urka-bilur zeuden bertako haga batetik zintzilik, haiek ere bandera bezain geldi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari, eta [...] ezkerraldeko lehen urka-bilurra sartu zion burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Borreroak burua makurrarazi dio, urka-bilurra eroso estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Hogei urteko frantses bati, urka-bilurra lepotik ezarri eta hatsa pikatu, begiak zuri zuri bihurtu eta hezurrik gabeko haragi puska baten gisa dilindatu arte airean mantendu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

Amak berak egin zizkion lastoz beteriko panpinak, mutikoak urka-bilurretik zintzilika zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilurrak ipinita (5); legebiltzarretik bilurrak ipinita (3); soka bilurra (4); sokamuturrerako bilurra (3); urka bilur (8); urka bilurra (13); urka bilurrak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus