Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indar abertzaleen biltzailea. Berria - Mundua 2004-03-21
Bildu bizirik gelditutako israeldarrak, bat bera utzi gabe, biltzaileek mahats-mordoak bezala. Elizen arteko biblia Jr 6,9
Bazen behin batean Etekinen Biltzaile Orokor bat. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.
Gure itsua herri literaturako istorioen, ipuinen, gertakarien eta kondairen biltzaile eta kontu-errezitatzaile liluragarria izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Saia gaitezen estilista bikainak izaten, ezen ez hitz bitxien biltzaile. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.
Euskara herrikoiaren eta euskal ohituren ikerle, biltzaile eta idazle, euskaltzain urgazle zen 1963-az geroztik. Herria 2005-03-31
Ogibide asko izan zituen -trenbideetako langile, bulegari, moldiztegiko langile, tramoiari, labe garaietako langile, paper erabiliaren biltzaile...-, erabat literaturari emana bizi baino lehenago. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.
Ospe ilun horrek tentatuta, H.P. Krausek -New Yorkeko antikuario eta liburu zaharren biltzaile batek- Voynich eskuizkribua erosi zuen 1961. urtean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.
Ezaren biltzaile. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.
Emauseko Biltzaileak dena eramatera etorri aurretik, beretzat hartuak zeuzkan Maxek piezarik ederrenak, eta Arkakusoetara joana zen haiek saltzera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.
Kandido Izagirre biltzaile nekagaitzak bere "Tolosako euskeraren iztegirako gaiak" deitu lanean eta Tolosako euskera garbiena omen denaren iritziaren inguruan hara zer dioen: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 173. orr.
Ehiztariak eta biltzaileak izan dira [boskimanoak]. Berria - Gaiak 2004-11-03
Denbora gutxian Portsmouth eta inguruetako marinel-biltzaile handiena bilakatu zen Andrew. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.
Jakingarriz hornituak itzuli ziren aitatxik igorri lau berri-biltzaileak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Patu putak [...] hala nahita, iritsi da esalditxo hori, lagunarte horretako lagun bat lagun, Gotzon Garate idazle eta atsotitz biltzaile bikainaren belarrira. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.
Lanperna-biltzaileren bat behar zuen, itsasbazter hark guztiak fama zuen-eta hartarako. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.
-Eskualdeko maskor biltzaile hoberena zarela erran digute... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.
Hurrena, gobernadoreordea agurtzera joan zen, eta gero, prokuradorea, ganberaburua, poliziaburua, zerga-biltzailea, Estatuaren fabriken zuzendaria..., tamalez, zail samarra da mundu honetako handi-mandi guztiak gogoan gordetzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.
Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea. Elizen arteko biblia Am 7,14
Arkale gizon lodi bizi-bizi bat zen, uzta-biltzaile ohia, zaldi-tratulari ohia eta kontrabandista. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.
Trapu biltzaile bat bera ere tratatzen ez den moduan tratatzen nau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.
Piltzar-biltzailea ikusi dinat, bere mahaian patxada ederrean eserita, idazten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.
Zarama biltzaileak beren kamioiekin, langileak lanerantz, mozkorrak etxera bidean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.
Zabor biltzaileen gurdi itzel batek arreta hartu zion Florenti. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Joan den igandean greba hasi zuten Udalarentzat lan egiten duen Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Bata medikua, bestea barazki-saltzaile, bestea gorotz-biltzaile. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 56. orr.
Oihenartetik Garaterenganainoko balizko erran zahar biltzaileak oro madarikatzen nituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 57. orr.
· Ioioren lehengusu Iñaki zabor-biltzaile dabil. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 107. orr.
Orduan ere Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.
Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak bere Urretxu aldeko hiztegitxoan egiten zuen parekatze nolabaiteko hura: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.
Matematikari zahar urre-biltzaile batena zen Manausko loro bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.
Azkue kantu-biltzaileak Oletako Engrazi Lazkanoren ahotik ikasi zuen Bart amarretan dontzella nintzan hitzekin hasten den kantua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Honela erantzun zion Zeus hodei-biltzaileak: [...]. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
Argiaren uzta alez ale biltzen duten mahats-biltzaileei utzi egin behar zaie haien lana egiten. Lehoiaren azpialdean, berriz, ur-xirriparen biltzaile, harlanduzko ontzi barroko bat ageri zen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.
Emakume biltzaileak, gizon ehiztariak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.
Antropologiak dio herri ehiztari eta biltzaileetan ez dagoela klitoria erauzten delako testigantzarik, kultura nekazarietan agertu zela, hau da, jabetza pribatuarekin batera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.
Ehiztari biltzailea laborari bilakatu zen baina noiz eta nola jakitea da ikerlarien lan ardatza. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Beethovenen sonata ez bezala hartu zuten afaltiarrek Martxa hungariarraren erritmo biltzaile eta garaipenezkoa, hatz mamiez mahai gainean edo koilara-kirtenaz plateren ertzean erritmoa markaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.
Azpiegitura gehienak, hamarretik bederatzi, eginak daude dagoeneko; hodi biltzaile batzuk baino ez dira falta. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
biltzaile bat (7); biltzaile eta (10); biltzaileak edo (3); biltzaileen greba (3); mahats biltzaileek (3); piltzar biltzaile (3); zabor biltzaile (5); zabor biltzaileak (4); zabor biltzaileen (10); zabor biltzaileen greba (3); zerga biltzaile (8); zerga biltzailea (8); zerga biltzaileak (5)