Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biltokia, etxalde bat, hiritik hogei bat kilometrora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Biltokia, Greenwich kafea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 109. orr.
Ecclesia delakoa izan zela lehen giristinoen biltokia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.
Han bisitatu Reichstag egoitza guziz famatua, aleman deputatuen biltokia. Herria 2001-06-07
Ortziralean, aratseko 7-ak eta erdietan, Larresoron, herriko biltoki berrian, bertsulari saioa. Herria 2004-11-18
1950eko hamarraldiaren hasieran, adibidez, Singer karrikako 50.ean zegoen Lehendakariaren bulegora jo nuen neronek, Pariseko euskaldun gazteriarentzat biltoki baten bila, eta hortik sortu zen Pariseko Euskal Etxea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.
Auzapezak erra du biltoki hori ez duela bakarrik besta-komiteak baliatuko, auzoguneko beste bilkura eta elgarretaratze askorentzat ere deneri idekia izanen dela. Herria 2004-04-08
Elgarretaratzea eginen da Beltzeneko auzogunean, horko biltokian, Bixente Lizarazu kirolzelaian eta ondo hartan paratuko den oihalpe zabal batean. Herria 2001-09-06
Taldeak Izpuran bilduko dira, Fauxtin Bentaberry biltokian. Herria 2001-06-14
Larunbat aratsean, Itsasun, Sanoki biltokian, kantaldia Maddi Oihenart Xuberotarrarekin. Herria 2004-09-30
Abertzaleen Batasunak gai hortaz muntatzen du eztabada-bilkura bat ortzirale huntan, urtarrilak 21, Uztaritzen, Latsa biltokian aratseko 9etan. Herria 2005-01-20
Larunbat goizean, Hendaian, autoportuko biltokian, Hemen elkartearen biltzar nagusia. Herria 2004-03-11
Anartean, ortzegun huntan, Eusko Alkartasunaren biltokian, Pannecau karrikan, gaualdia Kataluñaren hobeki ezagutzeko paradarekin. Herria 2003-08-14
Areto entzutetsu hura merkatu nagusiko gazteriaren ohiko biltokia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.
Herrigintzan lan franko egindakoa baitzen Txato: ikastola sortzeko, gazteentzako biltoki bat lortzeko... Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.
Elkartearen biltokien planoak eman zituzten argitara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.
Hurrengo asteetan autobusa hartzera joango ginenean, harro azalduko ginen estudiante gipuzkoarren biltokian. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.
Gimnasia eginen dut herriko jubilatuen biltokian bezalaxe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.
Erdi Aroan bertan, etxegabeen biltoki eta marjinalen gordeleku izan zen Itsasondoko San Juan ermita. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.
Txoritokietarako bideari ekinez gero eta Zamalbiderakoa atzean utzita, bada eskuin aldera zelai zabal bat: aeromodelozaleen biltokia da, nolabait esatearren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 129. orr.
Itxuraz, intelektual antifrankisten biltoki; zinez, lagun hurkoa larrutzeko eginahalen eszenatoki. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.
Iragan da ederki Airetik batasunaren urteko biltzar nagusia, Lekorneko Herriko Etxeko biltoki nagusian. Herria 2005-05-05
Esku zabaleko emaztea, herritarreri atxikia zen eta Juanitaren ongietorriari esker, biltoki goxo bat zen Klementenea. Herriko Klub hura oso gauza ona zen: areto-biltoki bat, antzezpenak egiteko eta mintzaldiak eta holakoak antolatzeko; liburutegi txiki bat, irakurri eta idazteko gela batekin; eta kirol-entrenamendu eta negu-jokoetan aritzeko toki estalia. Herria 2004-10-28
Terrazako mahaiak xake-jokalari anitzen ohiko biltokia zirela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 31. orr.
Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltoki. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.
Bizitza da, orobat, biltoki bat, non juntatzen eta elkarganatzen baitira arrazoinaren arrazoinak eta bihotzarenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Biltokiko enkargatuetako bat zen eta hainbat langile zituen bere menera, fardelak hara eta hona eramateko, biltokira lehenik, eta biltokitik kamioietara gero. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.
Kale horiek katuen biltoki besterik ez dira gaueko ordu txikietan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.
"Baigorriko meategien konpainiako" funtsetarik zen eta biltoki bezala baliatzen zen Bankatik ekarri burdinaren metatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.
Poloniaz ari naiz, hizkuntza askoren eta arraza askoren biltoki zenean. Berria - Kultura 2004-07-14
Ikatz-biltokia izandakoa zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.
Atentatuak atzo goizaldean gertatu ziren, Istanbulgo bi hoteletan eta erregai biltoki batean lau leherkarik eztanda egitean. Berria - Mundua 2004-08-11
Zu joango zara hemendik aurrera zakurrekin esne biltokira esnea eramatea. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.
Handik sei hilabetera, gas-biltokiak jarri zituzten landetxetik berrogeita hamar metrora. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.
Erresuma Batuko bertako ikertzaileek nahiz kanpokoek aurrerapen handitzat jo dute enbrioien zelula amen biltokia sortzea. Berria - Gaiak 2004-05-20
bere biltokia (4); beren biltokia (3); biltoki bat (7); biltoki eta (4); eta biltoki (3)
auzoguneko biltokian (4); baleak elkartearen biltokian (3); beyris eko biltokian (3); elkartearen biltokian (10); fauxtin bentaberri biltokian (5); fauxtin bentaberry biltokian (6); frantxixkanoen biltokian (4); koliseo biltokian (3); lapurdi biltokian (3); latsa biltokian (6); mendeala biltokian (9); mindegia biltokian (5); zokoburuko biltokian (5); zuraideko biltokian (3)