Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilo 1 iz buruko ilea.

Orrazia busti eta gibelera eraman duzu biloa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Bizarra moztu zuten, biloa pikatu eta "Piratak" eskuratu zizkien jauntziak, dokumentu faltsuak, zaldiak, armak eta dirua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.

Hark ere ez zuen ileordekorik erabiltzen, apaindura zaharkitua zitzaiolako, eta biloa kaskezur arrasean motzarazten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Neskak gizonaren burua biloetarik tiraka altxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak, begiak blai eta jantzi urdinak purtzilikatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

-Zorriek zein bilo nongoa den ez zakitek-eta, edozeinetara joaten dituk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 92. orr.

Besoaren altxatzera abiatu nintzen haren biloak ferekatzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Marrubi usaina zenuen, buruko biloek garondoan behera egiten zizuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Buruko biloak bizarlabanez garbiturik, behetik gora beltzez jantzia, potoloa, edatuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Poliziak buruko biloa moztua zuen gizon gazte baten argazkia erakutsi zien auzokoei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (burukoak ez direnak)

Azaleko biloak lazten zaizkit pentsatze hutsarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Mutila inozo handia zen, eder-ederra, ilea urrezkoa zuen, Rubensen irudi bat bezain, eta bilo gorrixta, egunsenti baten gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Ahotsa desatsegina zuen; gorputzean bilo asko duten horiei dagokiena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.

Ezpain gainean bilo leunezko bibotea zeraman.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Begetarianoa da eta ez du ezpain gaineko biloa depilatzen kapeladun emakumeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.

Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen, kulero txikien azpian biloa, bilo beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Biloa tente omen zegoen bernako azalean, bere besoetan bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Susanaren izter esnetsuek ez daukate bilorik, eta batzuetan, izterrak soilik begiratzean, haur batenak dirudite.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.

Zetazko bilo zuria masailen malda handietan zehar doa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Bularrak ukitu dizkio; gogor-gogorrak dauzka, melokotoi bi dirudite, gozo eta trinkoak, bilo leunez estaliak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Harrezkero pittin bat baino ez baitziren haziak gure biloak eta ileak. lorategi txiki bat ikusi dut, arbola baxu eta zabalekin eta bertatik biloz erabat estaliriko hostoak dilindan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 136. orr.

Geure gorputz osoa ere izerditzen da, bizarra eta biloa lohadar eta organo guztietanzehar hazten dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaztea zen, haren bilo luze, horail, kuxkulatua, lepo behereraino erortzen zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Oso gizon gaztea zen, begitartea luzea eta malenkoniatsua, hazpegiak zurbilak eta finak, bilo nabar ugariak eta betaurreko biribil-biribilak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Biloa lodia eta xuria, kopeta ildo luze eta barnatsu zenbaitek zilatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Biloak hori eta eder, Marilyn Monroe, Hollywoodeko bizitza kitzikagarriaren ikur eraginkorra, tragikoki hil izan da igandean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Eskuaz laztantzen nuela olgeta atseginean eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Harrotzen ziren bilo kizkurrak ikusten nituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 54. orr.

Odolak ez du asto hilaren bilo urdina zikindu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 24. orr.

Igurtzi egiten duzu indarrez beso bat, ezkerrekoa, zangoak, belaunak eta izterrak, hankarteko biloa, sabela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren bilo xerloen beren tokian emateko eskuaren luzatzeko tirria ukan zuen, baina bere tirria gainditu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Bilo-sasi iluna zirudien hura txinaurri andana beldurgarria da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

Farhadek Long Islanden zeukan mekanika tailerreko ontzi batean bilo dortoka bat agertu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela )

Aldare ttipitto baten gibeletik mintzo da erretorea hogei bat emazte bilo xuriei.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Bilo zuri, aurpegi zabal, Belfort-eko auzapez eta diputatu, ministro ohi ere baitaki karguaren uzten, Christine Ockrent-en emankizunean zagoen bere betiko lelokeriekin: [...].  Herria   2001-06-14

Bilozuriak edo-arras kartsoilduak zenbait hor ziren ehunka, Xuberoko hiri nagusiko elgarretaratze hartan.  Herria   2001-06-21

Ezer egiten ez zuen gazte bilo-harro bat aurtiki zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

-Ez dakit zer den, zer nahi duen; baina berarekin dituen gizonetarik bat bilo-gorria da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Haurra bilo-horia eta larruazal arrosakoa zela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 36. orr.

Bozateko Bentako agote bilo holliak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.

Luzea, liraina, bilo horia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.

Jende beltzaran edo indio baino gehiago begi urdin eta bilo hori bada [Patagonian].  Herria   2005-03-17

Kakueneko astaina bilo luzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.

Jendeetan den ederrena omen da agota: bilo hori, larru zuri eta begi nabarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.

Kanpora joan eta emazteki tipi bilourdin bati hurrandu zitzaion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.

6 (elkarte kopulatiboetan )

Adinduenak, aitatxiren gisara urdindurik zituen bilo-bizar luzeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

7 ahoan bilorik gabe adlag argi eta garbi.

Goxoki baina ahoan bilorik gabe, gauza asko esplikatu zidan eta zinez estimatu nuen haren frankotasuna.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Ahoan bilorik gabe erran dute nola iragan zen denbora lau hilabete luze horietan.  Herria   2004-12-30

Jean Grenet Baionako auzapezak bere ondoko hiriak gogor kritikatzen ditu, ahoan bilorik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Mezatik landa, Ainxart notarioa joaiten zaio sankristiara eta ahoan bilorik gabe erasiatzen du, holako mintzaldia ahalge egingarria dela, ezin onartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Euskal sinesmen zaharreko "zaldikatze eroaren" arketipoa emazteek beren artean kontatzen zituzten ipuinetan zertan finkatzen zen zehazki, ahoan bilorik gabe azaltzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Ahoan bilorik gabeko mintzaldia ukan dute. · Ahoan bilorik ez dut, neure edipoa erdizka baizik ez dudala gainditu aitortzeko.  Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bilo (3); bilo hori (5); bilo horia (3); bilo luze (5); bilo zuriak (3); eta bilo (7); haren bilo (4)

ahoan bilorik gabe (65); bilorik ez (3); bilorik gabe (68); bilorik gabe erraiten (3); bilorik gabe erran (7); bilorik gabe mintzatu (3); bilorik gabe mintzo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus