Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duke-ak, deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala, bere emazte printzipalagoari segitu zion, bilintzi-balantza, baratxe-baratxe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Bilintzi balantza nenbilen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.
Kurrixka bat atera zaio eta jiratu egin da, eta errezela bilintzi-balantza zeharkaturik, lurpeko babeslekuan sartu da ostera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.
On Camillok zaldiko-maldiko bat, bilintzi-balantza bat, hiru tiro-joko, auto txikientzako pista bat, autotxoke bat, "heriotzaren horma" eta beste hainbat jostaleku gehiago aurkitu zituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.
Liburutegi txiki bat, gazteentzako bilera-gela bat eta umeentzako jolastokia ipini ahal izateko, bere zaldiko-maldiko eta bilintzi-balantzarekin, eta beharbada igerileku txikitxo batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.
Ohera joan zen umez beteriko jostaleku batekin amets egitera: lorategi bat, zaldiko-maldiko, bilintzi-balantza eta guztikoa, eta azken honen gainean Pepponeren semerik txikiena, txoritxo baten moduan txorrotxioka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.