Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilin-bolon ibiltzen zitzaion soinekoa eta alde batetik bestera kulunkatzen zitzaion ile-korda leuna, gorputza mugitzen zuenean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.
Ez zuen ordubete egin guztira: tarte hartan, ez zion utzi lana egiteari eta bere gorpuzkote oparoaren gizenak bilin-bolon dantzatzeari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 201. orr.
Molde askotako gauzen metak ageri ziren bilin-bolon han eta hemen nire inguruan, lurrean, kutxetan, eskailera-mailetan, leiho-hegietan, oheetan, mahaietan, sukaldeko harraskan, leku guztietan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.
· Domina gogaikarria amorrazioz apartatzen hasita, katea eten zitzaion dominari, eta neskaren burua ohetik lurrera erori zen, bilin-bolon-bon. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.
Furgonetak kilometroak miliak irentsi ahala, lozorroa bidaiarioz jabetu, eta burua bilin-boloka hasten zaigu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.
Zuloak zituen ugari, eta, taxiak haietariko bat harrapatzen zuen bakoitzean, alde batetik bestera joaten nintzen bilin-boloka, gora eta behera ia saltoka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.
Lanpara bilin-boloka armairuko eta komuneko ateek danbaka ziharduten, itsasotik zetozen haize bolada gogorrek eraginda. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.
Kalimotxoa, zigarroak, galletak eta txokolatea (legezkoa), botila bat pattar norbaitek ezustean ekarria, irrati-kasete bat eta linterna parea, dena gainean hartu eta hor doaz, bilin-boloka, oihan tropikala zeharkatzen duen espedizioa balitz bezala, igerilekurako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.