Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ile-folikulu ia guztiek albo-adar bat dute, bilgorra sortzen duen guruin txiki batera ematen duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Saguak hiru zelula mota garatu ditu: ilekoak, azalekoak eta bilgor guruinekoak. Berria - Gaiak 2004-09-04
Belarrietako argizariaren antzeko substantzia bat da bilgorra, eta, guruinetik gora, ilera zabaltzen da: horrek ematen dio ileari bere distira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Ilea begien bistakoa ez den guneetan, larruazalean zabaltzen da bilgorra; geruza irazgaitz bat eratzen du, eta ur eta xaboiez kentzen dugu aldian behin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Bilgorrak poxelatzen ninduen, malintzen, eta indar handia egiterakoan, hatsa bera laburtua neukan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.
Errege bat bilgorraz gain gerri-bueltan // beste zerbait duena, nahiz pozik eraman. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 76. orr.