Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero eta bilgarri gehiago erabiltzen dira salgaiak apaindu eta garraiatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Etxeko hondakinen herena bilgarriak dira, izan dadin plastikoa, kartoia, papera edo bertze. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Bilgarri eta ontzi auto-suntsigarri edo [...] jangarriak hedatuko dira, birziklapena osatzen laguntzeko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Inkestari erantzun dioten askok ez bide zekiten ingurumenari begira hobe dela kartoizko bilgarririk ez duten kontserba ontziak erostea. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Belgikan, adibidez, zigortuta dago produktuei behar baino bilgarri gehiago jartzea. Berria - Gaiak 2004-10-07
Xedea bideragarria izateko bilgarriak eta papera birziklatzeko bi gune sortu beharko lirateke. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Saltegietako poltsak eta bilgarriak. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Eskola, ospitale, fabrika eta horrelako komunitateetan egun luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.
Paperak eta kartoiak hartzen dituzten edukiontzietan 30.071 tona hondakin batu ziren, aurreko urtean baino %6,5 gehiago; beirak hartzen dituztenetan 20.883 tona, aurrekoan baino %6 gehiago; eta ontziak eta bilgarriak hartzen dituztenetan 13.410 tona, 2002. urtean baino %5 gehiago. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Hezurra egitura gogorreko material bat da; larruazala bilgarri sendo bat, eta begiak kamera batek bezala funtzionatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.
Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna [...] gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat; bilgarri polimeriko espantagarri hura, ba horixe, bilgarria eta estalkia zela, beste zerbaiten behin-behineko estalkia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.
Festak gaur kultur kontsumoa dira, eta ez dute lehengo bilgarri liturgikorik. Berria - Kultura 2004-02-24
Bere musika bilgarri elektronikoan azaltzen duten musikari hauek [...] aspaldi asmatutako egitura musikalak baino ez dituzte berrinterpretatzen. Berria - Kultura 2004-07-14
Asko izan dira, berriz, beste batzuek aspaldi egindakoa beste bilgarri batean isilka sartu nahi izan digutenak. Berria - Kultura 2004-07-17