Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilboratu, Bilbora(tu), Bilboratzen da/du ad Bilbora joan; Bilbora eraman.
Baina ezer ez da betiko, eta Bilboratu behar izan ziren berriro. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.
"Goazen tabakoa erostera eta, bide batez, zerbait har genezake, ezta?" galdetu zion behin Bilboratuta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 18. orr.
Azken urteotako bertsolari txapelketetan nabarmendutako bertsolariak Bilboratuko ditu Santutxuko Bertso Eskolak, Udaberriko Bertso Saioak izeneko ekimenaren barruan. Berria - Kultura 2004-05-05
Besteen artean Xipreko itsasuntzi bat zuten Bilboratua, gizon xoil batekin (besteak ez jakin norat urtuak), Afrika Bolikostakoa, Abidjanetik heldu. Herria 2002-07-18