Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren begirada gordeek armiarma baten bezainbesteko trebetasunaz bilbatzen zuten halako sare gozo eta itogarri bat Ellenen lepo eta aurpegiaren inguruan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.
Zernahi gisaz ere, Frantziako Iraultzak ondu zuen hamalau urte luzez (1789-1804) halako zerrenda osotua, lege zibilen ikuspegitik aurreko legeria ezabatu eta arloz arlo bestelako legeen hariak bilbatu zituena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.
Liburuan zehar gurutzatu eta berriz banatzen diren zenbait istorio bilbatzen ditu egileak. Berria - Harian 2005-10-12
Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.
Hain baita handia gizonon ergeltasuna, baldin beldurra eta sinesberatasuna ehun berean bilbatzen eta irazkitzen badira eta gorputz-arimetako endrezera, juntura eta parte guztietarat hedatzen! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.
Kontakizun luzea bilbatu zuen erreginaren edertasunari buruz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.
Etorkizunari buruzko kezkak baztertu, eta lasai-lasai murgildu ginen orainean, gure inguruko mundu aspergarria ametsetan bilbatzen jarraitzeko.-Hau da, zalantzarik gabe -oihuka-, Gondorren historia osoan bilbaturiko fartsarik handiena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
Harryk ez baitzuen lanik hartu hari Gordon Dryer-ekin bilbatzen ari zen egitasmoaren berri emateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.
Ikusmenezko esperientzia guztietan bilbatzen zaigu kolorea, eta leku zentrala du gure oroimen eta irudimenean, gure munduaren ezagueran, gure kultura eta artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.
Kubaren independentzia-gerran kokatu izan ditu, edo egiazko santu mirarigile baten inguruan bilbatu. Berria - Kultura 2004-08-04
Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.
Berdin armairu zaharreko usain soil batek ere, oroitzapenak piztu eta bilbatzen dituenean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.
Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.
Gure asmoak ebaluaketa-prozedura batera mugatzen ditugunean, mailen nahasketaren eragozpena desagertzen da, eta ez dago zailtasunik elkarrekin bilbatutako mailak definitzean biribilkeria saihesteko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.
Hauen denen izaera bilbatuaren suposizioa besterik ez zen, horiek nortasun edo karaktere unitario baten manifestaziotzat suposatzea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.