Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilatze 1 iz zerbait aurkitzen saiatzea edo ahalegintzea.

Zelmanov matematikoari galdetu zioten behin zer izan zen 1994ean Fields Domina irabaztea ekarri zion "Burnside-ren problema murriztua" deritzanari soluzio bat bilatze hura, eta hark ezin deus taxuzkorik esaten asmatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Beraien ahalegin eta adore guztia ezkutalekuak bilatze horretan ahitzen da.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

Antzekotasun grafikoa edota fonetikoa ahalik handiena bilatze horrek hiru oihartzun motatara garamatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Bilatzearen grina bilatzailearengan sortzen da eta nolabaiteko dilindan dago esekita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.

Konplizitate erraza bilatzearen sintoma bezala ulertuko du keinua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.

Egia da Oulipok hitz jolasak bilatzeari, zerrendatzeari, asmatzeari eta adibidez hornitzeari ekin ziola gogotik  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Seguraski, aitzin gaueko bilatze etsi itsuan behin baino gehiagotan iragan nintzen haren ondotik, batere ikusi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Josu Oiaga gazte hernaniarraren aurkako bilatze eta atxilotze agindua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Horiek guztiak zirela-eta, Torralbaren aurkako nazioarteko 16 bilatze eta atxilotze agindu zeuden emanda.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Zeituneko auzunean tankez lagundutako ehunka soldadu israeldarrek hainbat etxe arakatu zituzten palestinarrek herenegun hildako euren sei militarkideen bilatze zorrotzetan.  Berria - Mundua   2004-05-13

Neure burua bera ere aski ezezagun egin zitzaidala, batez ere haren intimitate eta sekretuen bilatze zoroan hasten nintzeneanBekatuaren itzala eleberri sagaratuak errepikaz iradokitzen digunak bizitzaren muina erakusten digu, baita sendatzen laguntzen ere, oinazea bilatze obsesibo enigmatikotik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haiek benetan behar zutena bilatze-aldi luze eta baketsua zen, Pince andrea kokote atzean arnaska ibili gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.

Goizez dena oso bizkor baitoa: amen batean bilatze-taldea osatzen zen, Lagerältester-a buru, beltzez jantzita, bizarra egin berri, bibote dotorea, perfumez, bere atzean Kapo alemana, eta atzerago zenbait Blockältester eta Stubendienst, denak ere borrak, zigorrak eta makilak eskutan erabiltzeko gertu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Karabineroak gaztigatu zituzten eta haiek, legeek agintzen duten bezala, bilatze lanari ekin zioten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 98. orr.

"Bilatze-une bakoitza aurkitze-une ere bada", esan zion mutilak bere bihotzari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.

· Zakurrak bere burmuinetan bilatze lan hori maitasun-saritxo horiei lotzen die.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 50. orr.

Hizkuntza ezberdinetako hitz berdinak bilatze lan honetan, homonimia harrigarriak aurkitzen ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 238. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak bazekien, ikasleen egoitzako zenbait neskari entzunda, lan bilatze kontuetan benetako liskarrak izaten zirela postu hoberenak erdiesteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 210. orr.

Nahiago nuen arbola batera igo edo harriren batean eseri, beste Denbora Bilatze bati segida emateko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

"Hala da bizitza", nahiz bakanetan baino ez den horrela deskribatzen: nonbait txertatze bat, profitabide bilatze bat, energiaren gainbehera bizkarroitze bat, eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu horretara eraldatzen baita energia hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Nik, nire identitate bilatze horretan aurrera egiteko, adabakiekin soineko berriak egiten ditut, unean uneko oihal eta eguraldiaren arabera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Izadian substantzia bakar bat baizik ez dela existitzen eta hau absolutuki mugagabea dela, ez baita, beraz, delako zeinu bilatze beharrik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Halaz, ogi-landetan erbi-bilatze jokoak abandonatu eta Louis eskolako jargietan preso bezala senditu zen, baina papera erakasleari luzatu zion.  Berria - Kultura   2004-08-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus