Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilatzearen grina bilatzailearengan sortzen da eta nolabaiteko dilindan dago esekita, eta objektu bilatua aurkitu eta bilatzailearekin bat egin arte ez du atsedenik helburu desiratuan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.
Grial Sainduaren bilatzaileen artean, Perceval izan zen ospetsuena. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.
Argi espiritualaren bilatzaile hauentzat zabalik zegoen bide bakarra bide gogorra zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.
Munduko ondasunen arbuiatzaile handiak eta zeruko aberastasunen bilatzaile bikainak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.
Zu ezker-eskuin ihesi ibili behar duzu jazarle, jotzaile, bludger eta quaffleen artean, beste taldeko bilatzaileak baino lehen hartzeko, zeren eta snitcha harrapatzen duen bilatzailearen taldeak ehun eta berrogeita hamar puntu lortzen baititu, eta ia beti irabazten du talde horrek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.
Snitcha lortzen duen bilatzaileak aparteko ehun eta berrogeita hamar puntu irazten ditu bere taldearentzat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.
Eta taldeko azken kidea bilatzailea da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.
Epailea fiskoaren abokatu zen gehiago egiaren bilatzaile hotz baino, ogasun-kutxako agente, legeen babesle eta ministro baino lehenago. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.
Bilatzaile ofizialak izendatu dira, inkisidoreak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.
Informatikaren aroaren aurreko konpas, tintontzi, luma eta bulego materialen bilatzaile porrokatu horietako bat. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Mendebaldar bilatzaile asegaitz hauek, aurrez Kolon eta Da Gamaren arrastoari jarraituz jada ozeano birjin bat konkistatua zutenek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.
Jainkoaren nahiaren egiazko bilatzaile haiek elkarrekin hizketan jardun zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.
Hainbeste ordu eman zituen La Montañesa kafetegiko bere mahai-behalekuan zelatan, non bilatzaile lanetan ari zena aurkitua izan baitzen, eta ordurako bikoteak ederki aski zekien, jakin, beraien zaindarien berri, nondik ibiltzen zen, non egoten zen eta zertan ziharduen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.
burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
Zein baino zein nabarmenagoak ziren aitaren arreta bereganatzen zuten bideko lagun haiek: urre-bilatzaile zen urlia; bazterrik bazter eta hiletaz hileta bere kantuetatik bizi zen erostari, sandia; bitxi-saltzaile, berendia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
Gutxienez 46 lagun hil dira Brasilgo Amazonian diamante bilatzaileen eta indigenen arteko liskarretan. Berria - Harian 2005-09-24
Perla bilatzaileak itsaso mirailean nola, halaxe murgiltzen da laguna euskaraz egin diren hiztegi guztietan, egunaren amaieran, moilan, nire oinetara uzteko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.
Esmeralda bila joan zen harribitxi-bilatzailea, dena utzita. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.
Iraken suntsipen handiko armarik ez dagoela esan zuen asteburuan David Kay Estatu Batuek arma bilatzaile buru izendatu zuten adituak. Berria - Mundua 2004-01-27
1813 eta 1814. urteetan Sequoyah gidari edo aztarna-bilatzaile lanetan ibili zen armadarekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.
Gure hondakin-bilatzailea, hura bai ari zela beti kalakan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
-Hara, Ana: hoa egunkarira eta para ezan honako txartel hau erredakzioko iragarki-oholean: "Etzanaldi bat atso-bilatzaile baten truke". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.
Gau batean Balter jauna ikusleen artean zegoen eta, antzezpenaren ondoren, gure zuzendariak aurkeztu egin zigun Hollywooderako jeinu-bilatzaile bat zela esanaz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 48. orr.
Jakintzazale omen diren Agarren ondorengoek, Merran eta Temango merkatariek eta ipuin-kontalari eta jakintza-bilatzaileek ere, ez dute jakinduriarako bidea ezagutu. Elizen arteko biblia Ba 3,23
Eta filosofi bilatzaileak, gainbehera doazen gizarteei beren filosofia bereizgarriak ematen dizkietenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Esan liteke, izpiritu plazer bilatzaile horren minbizia dela asperdura, nolabait esan, hilik bizi izatea bezalatsu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.
Arrotza zen atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.
Epaia emateko aski da zentzun arrunt eta xaloa, askoz ere fidagarriagoa izaten dena ohiko epaile errudun-bilatzailearen jakinduria baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.
Dokumentua gorde eta bilatzaileari berriz ere lana emateko asmoz eragin nion xaguari, "Fitxategia" zitzaion laukitxoaren gainean. "Jaso" sakatu nuen, eta bilatzailea pasahitza bidaltzen hasi zen, tarra-tarra, konputagailuak kexu egiten zuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Ordenagailura joan, eta Barrurdin idatzi du Interneteko bilatzailean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
Zenbait minuturen buruan, "ikerketa-motora" edo bilatzailearen bidez, xehetasun frango aurkitu zituen Asiako Jai Alaien historiari buruz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 184. orr.
Internetean sartu, bilatzailea ireki eta "portzinkula" idatzi nian. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 150. orr.
Duela urte gutxi, Altavista zen bilatzaile erabiliena, eta gaur egun bilaketen %2 baizik ez dira egiten bere bidez. Berria - Ekonomia 2004-08-20
Interneteko Google bilatzaileko albisteen atalean. Berria - Harian 2006-03-23
Google bilatzailearen satelite bidezko mapak erabiltzen dituzte tagzaniatarrek. Berria - Gaiak 2006-02-12
Sareko bilatzailea udazken aldera burtsara irtengo da 2.700 milioi dolarreko Erosteko Eskaintza Publiko bidez. Berria - Ekonomia 2004-05-02
Compartir izeneko enpresak kudeatzen duen indar handiko bilatzaile bat da zerbitzu horren atzean dagoena, eta bertan bost kontinenteetako 850.000 hiri eta herritako ibilbide aukerak biltzen dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-10
Bilatzailearen bidez, edozein urte eta egunetako efemerideak kontsulta daitezke Literaturaren zubitegia-n. Berria - Kultura 2004-03-28
Nire begirada bilatzaileak laster hauteman zuen pertz ketsua garraiatzen zuen taldea, sorbaldetan jarritako makilen gainean, eta usain garratz hari urrundik igarri nion, zalantza barik, arbi-zopa zela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.
Geuk ere zalantzan jartzen dugun hautemapenean aurkitzea ere, Horrela begirada bilatzaileak gehiago estimulatzen dituela gogobete baino. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.
Esku batez gelditu nuen esku bilatzailea eta osabak ez zuen aurkako keinurik egin. Aitor Arana «Onan», 2000 - 77. orr.
bilatzaile bat (6); bilatzaile batek (4); bilatzaile berria (4); bilatzaile gisa (3); google bilatzaileak (5); interneteko bilatzaile (6); urre bilatzaileak (3)