Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.
Txillardegiren pentsamenduaren bilakabidea aztertu zuen atzo Markos Zapiainek, idazlearen omenezko jardunaldietako aurreneko hitzaldian. Berria - Kultura 2004-09-08
Behin erreferentzia horiek ezarririk, beren kargu hartuko dute enbrioiaren geneek haren patua, haren bilakabidea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Zer iritzi duzu Azokak izan duen bilakabideaz eta egungo Azokaz? Berria - Kultura 2004-12-07
Giza izatearen kontzeptua espiritualizatzen joan ahala erreparatzen diogu bilakabide honi (gizakia=arima, gizakia=arrazoimena). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Datuen bilakabideari begiratzea besterik ez dago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.
Historiak eta, ondorioz, zoriak objektu konplexuen bilakabidean jokatzen duen papera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.
Animalien munduko formen eta jokaeren aniztasun eta desberdintasunaren aldean, zeinen finko ageri diren, ordura arteko usteen erabat kontra, molekula-egiturak eta haien funtzioak. Kanbriarretik hona, hots, bostehun milioi urtetik gorako bilakabidean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.
Mundu bizian eta haren bilakabidean da garrantzizkoen, bistan da, historiaren partea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Formen eta bilakabideen aniztasun eta desberdintasunaren atzean gorputzaren plan orokor moduko bat atzematea, espezie gehienak kide egiten dituena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.
Deus ez baita ezabatzen, eta zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien -beraz, eraldakuntzaren- sorgunea, bilakabide berrien hastapena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.
Antropologia filosofikoaz zer ulertu behar den ebazteko, egokiena bilakabide historikoari jarraitzea dela dirudi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.
Ikuspegi nazional nazionalista erabiltzen denean [...] historiak bilakabide teleologiko miragarri gorakaria dirudi, handi eta eder. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.
Eboluzioa oraingoz gugan amaitzen den goranzko bilakabide gisa aurkezten duen ikuspegia oso zalantzagarria da. Berria - Kultura 2006-04-12
Antzeko bilakabidea izan zen Iparreko Itsasoan eta Itsaso Baltikoan, nahiz eta finantzei dagokienez batez ere askoz motelagoa eta sofistikazio gutxiagokoa izan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Jendearen geroko bilakabidea ez zait batere gustatu. Berria - Kultura 2004-10-30
Bilakabide edo prozesu fonologikoa hots edo hots andana baten lekuan beste hots edo hots andana bat ipintzen duen ordezkatzea da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.
Sailkapen hori baino funtsezkoago da, ordea, beste bereizkuntza bat: Bilakabideen eta erregelen artekoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 121. orr.
Bilakabide baten erabilgarritasuna baldintza prosodikoen araberakoa ere izan daiteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.
Bilakabideak, arrazoi fisikoak badituzte ere -ekoizpenaren edo oharmenaren alorrekoak-, ordezkatze mentalak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.
Bestela esan, zio fonetikorik gabe gelditzen diren bilakabideak erregela bihur daitezke, nahiz eta orain gertatzen diren erregela batzuekin, daturik ezagatik ez dagoen ziur jakiterik zein bilakabidetatik datozen, ezta bilakabide batetik datozen ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.
Latent processes edo bilakabide ezkutuez ari naiz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.
Bokal sudurkariak dituzten hizkuntzetako hiztunek, bokal sudurkariez jabetzeko, bokalak ahokari egiten dituen joera edo bilakabide natural unibertsala gainditu behar izan dute. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.
Euskararen fonologian arras bilakabide emankorra da ahoskabetzea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Ezin diogu amore eman ingurune ahostunetan trabariak ahostuntzeko bilakabide ingurunedunari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.
Izen germanikoetako bokal harmonia (umlaut) bilakabide fonetiko izatetik bilakabide gramatikal izatera aldatzen dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.
Hobe izate horren baldintzak fonetikoak diren bezainbatean, esan dezakegu ordezkatze hori bilakabide fonologikoa dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.
Txikitako bilakabideren bat kendu ez duenak aldaketa fonetiko sistematiko bat dakarkio hizkuntzari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.
Fonologiaz ari garela, gogoratu behar da badirela ingurunerik gabeko bilakabideak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.
Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan, hizketa-hotsaren barneratze-bilakabidean estrategia aldaketa bat gertatzen da.Diakronikoki ere ikus daiteke afrikatze bilakabide interesgarri bat. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.
Hizkuntzaren diakroniak /t/: /d/ (dit: didazu) bezalako txandakatzeak utzi dizkigu, ahoskabetze bilakabideari eskerrak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.
bilakabide edo (3); bilakabide ezkutuak (3); bilakabide fonologiko (5); bilakabide fonologikoa (3); bilakabide fonologikoak (4); bilakabide fonologikoen (5); bilakabide gehiago (3); bilakabide horiek (5); bilakabide izandako (3); bilakabide motak (3); bilakabide prosodikoak (3)