Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurkitua zuen bila ari zena, baina tximino bat besterik ez zen, tamalez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.
Lurralde hura ikuskatzea zen gure helburua, ea bila genbiltzan hiriaren arrastorik ba ote zen ziurtatzea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.
1943ko Abenduaren 14an gestapoa etorri zitzaien bila. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Logelako mahaira joan, makurtu, tiraderan bila jardun eta zerbait atera du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 237. orr.
Begininiak handitzen zaizkie, aspaldi bila zebiltzan zerbait aurkitu balute bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Bila hasi zitzaion ahoaz. Bostak aldean askatu zituztenean, bila jarraitu zuten berriro segituan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.
Ez dirudi ezer esan nahi duenik; bila ibilita ere, ezin harrapatu zaio semantemarik, esanahirik, zentzurik eta ezta adierarik eta azpiadierarik ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.
Bila ibili zen bankuetan, baina inon ez zuen esertzeko tokirik aurkitu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Ni ez naiz bila ibiltzen den horietakoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.
-Romain Gary naiz, bila zabiltzaten idazlea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.
Bila zetorren laguna ez da iritsi. Berria - Harian 2005-06-04
Kutxa ondo arakatuta ere, ez nuen ordea topatu halako arriskuarekin bila nenbilen hura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Bila ibili zen bankuetan, baina inon ez zuen esertzeko tokirik aurkitu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Zer ari zen Frantxua, bila jinen zitzaiola hitzeman eta agertzen ez zena? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.
Emaztea bila joan zitzaion eta, berehalakoan itzulirik, emakumea harenera eraman zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.
Apaizek zin egin zioten ez zekitela non zen bila zebilen gizona. Elizen arteko biblia 2 M 14,32
Han eta hemen zebilen bila; aterik ez, ordea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.
Oraintxe bertan noa bila. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.
Ninik, etsi beharrean, atzera eta aurrera jarraitzen zuen, ia konturatu ere egiten ez zela, bila eta oihuka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.
Aita etorri zitzaidan bila, autoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.
Gero poltsan aritu zen pizgailuaren bila. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Ez naiz inon gelditu, ez naiz Simonen botikatik pasatu lasaigarrien bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.
-Senipartearen bila etorri naiz, aita. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.
Sukaldera noa edatekoaren bila. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.
Iragana orainaldiaren bila joango zen, azkenik, eta orainaldiak iragana zapuztuko zuela espero zuen Agnèsek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.
"Joango al naiz soinuaren bila?", galdetu nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Joango al zara nire gelara gutunaren bila? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.
Harry, zin egidazu ez zarela Blacken bila ibiliko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.
Efrain azaldu zen orduan Rosariok umeentzat [...] pijama garbiak behar zituela eta haien bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Hondartzara joaten hasi zen, itsasoak lehorreratzen zituen enbor, ezpal eta oholen bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Bere atzean, haztamuka, atearen eskutokiaren bila hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Halako batean, euskarri hobearen bila, hanken gainean tentetu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Txantxetan ari zitzaidala erakutsiko zidakeen aztarnaren bila aztertu nion aurpegia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.
Nire tokira itzuli nintzen, emakumearen existentzia froga zezakeen gauza bakarraren bila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.
Badira kosta ahala kosta betiereko gaztetasunaren bila abiatzen direnak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Biharamun osoa eman zuen ardi galduaren bila. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 17. orr.
Zuek manikeook, norbaiti zuen heresia azaltzerakoan sarritan, edo ia beti, gaitzaren jatorriaren bila aritzen zarete. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 94. orr.
Hango ikasleen bila joan ginen eta aste betez beraiekin gelditu. Elizen arteko biblia Eg 21,4
Lurralde hartako koloreen magiaren bila etorria. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.
Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.
Heriorengandik ihesi, musika bihurtu nintzen, Herioren bila joan nahi ez duen musika bakarti, musika mudurri, kezkek hartutako musika alderrai. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.
Tobit, alai eta Jainkoa goretsiz, bere errainaren bila abiatu zen Niniveko atera. Elizen arteko biblia Tb 11,16
Esanahi goratsuen bila ibiltzen nintzen, esaldi arruntenaren atzean altxorren bat noiz bilatuko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 46. orr.
Konturatzerako, aldapan behera zihoan taxia, Obabako errepide nagusiaren bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.
Arreta biziz abiatu zen herriko kale eta plazetan zehar bere bihotzeko kuttunaren bila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.
Tiro hiria erregaliekin datorkizu, herriko handikiak zure abegi onaren bila. Elizen arteko biblia Sal 45,13
-Egunsentian itzuliko naiz -esan zion Filchek-, geratzen diren pusken bila -erantsi zuen maltzurkeriaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.
Ez ibili zailegi zaizunaren bila, ez eta zeure indarren gainetik dagoena ikertzen ere. Elizen arteko biblia Si 3,21
Hiru puntuen bila zelairatu beharko du Valverderen taldeak, baina itsutu barik. Berria - Kirola 2004-05-09
Gero jakingo dugu noren bila dabilen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.
Existitzen ez den norbaiten bila. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 27. orr.
-Zoazte mendira, zuen bila irten direnek harrapa ez zaitzaten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.
Nire bila etorriko den segaria ez duk hi bezain prestua izango, seguru nagok horretaz! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.
Hire bila zabiltzak, ezta? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Orduan zerbaiten bila hasten zarete, atzera begiratzen duzue. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.
Zeren bila ari zen Grosrouvre, matematikari gailen horiek eginiko hutsegiteak behin eta berriz azpimarratuz? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.
Lurrean erorita, pilatuta, elkarri bultzaka, elkarren bila zebiltzanen izuak hartua zegoen plaza. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 73. orr.
Askoz ere zailagoa den zerbaiten bila gabiltza, gaztetasunaren atzetik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
-Zeraren bila etorria naiz... -eta noren bila esateko puntuan, gelditu egin nintzen-: neure aitaren bila etorria naiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.
Orduan, egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan. Izapideak ahalik lasterrena egin eta ibilgailu bila hasi nahi zuen kanporatu mordo hark. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.
Arropa bila noa eta ez naiz berriro itzuliko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.
Erizaina ontzi bila desagertu zenean, Adak kolpetxo batzuk eman zizkidan belaunen parean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Katu bat bero bila sutondoan esertzen den bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.
Filosofia asko landu baitzuen Singerrek, bere zalantzen eta ezin ulertuen erantzun bila. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.
Hitz egin gabe bizi nahi duen jendeak herri hauetatik ihesera jo beharra dauka, hirira, anonimato bila! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.
Ibiltaria, mendira bakardade bila etorritakoa, kementsu sentitzen da berriro. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Hitz bila hasi nintzen oroimenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Herriko jendea nobleen aurka altxatu zen, eta hauek Perugiara jo zuten laguntza bila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Lehoikumeek orroa dagite harrapakin bila, Jainkoari janari eske. Elizen arteko biblia Sal 104,21
Emakume batzuek uste dute sexu bila gabiltzala eta ez da hori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
Berriro pneumatiko-aztarren bila! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Thailandian, 500.000 turista joan ziren 2002. urtean, sexu merke bila. Berria - Gaiak 2004-05-28
Bidaia, «nortasun politiko bila». Berria - Kultura 2004-12-29
Bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Arakan segitu du legitimitate-arrasto gehiagoren bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.
Nire hondamen bila dabiltzanak, ordea, bihoaz lurpe sakonera! Elizen arteko biblia Sal 63,10
Batera eta bestera begiratu du gero, zerbaiten bila balebil bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 186. orr.
Mugarri bat izan zen antzerkigintzan Sei pertsonaia autore bila obra. Berria - Kultura 2004-02-27
Cesar Telleriak ez zion neskari erantzun eta kafetegi baten bila abiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Une horretan Tom beherantz begira egotea egokitu zen, lurrera eroritako txanpon baten bila. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.
Lehergailu baten bila ari da Guardia Zibila Aratores herrian. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
Ni teknikari bat nintzela, Italiara atseden pixka baten bila joana, besterik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.
Sartu balinbaziren sartu dira, badabiltza orain aterabide baten bila. Herria 2003-09-18
«Bizitza hobe baten bila datozenak dira» esan zuen. Berria - Mundua 2004-01-30
Denbora joan ahala, bere burua munduan kokatzeko leku baten bila ahaleginduko da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Maindire nahasietan epeltasun gorderen baten bila. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
Bazirudien errieta egiteko arrazoiren baten bila zebilela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 164. orr.
Beheko ezpaina hozkatu du hitzen baten bila balebil bezala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.
Bada, gainera, dagoeneko urrezko orriak bete dituena eta sariren baten bila dabilena. Berria - Kirola 2004-02-05
Beste ahalegin batzuk egin ondoren, eta New Yorketik igaro ondoren, Hollywoodera joatea erabaki zuen, dirurik gabe eta aukera baten bila. Berria - Kultura 2004-12-31
Hiru emakume sexu erraz, bizimodu gozagarri eta giro atsegin baten bila doaz hara, baina gupidarik gabeko sistema bat aurkituko dute. Berria - Harian 2005-09-15
Hiru emakume sexu erraz, bizimodu gozagarri eta giro atsegin baten bila doaz hara, baina gupidarik gabeko sistema bat aurkituko dute. Berria - Harian 2005-09-15
Wrightek azaldu duenez, hamarkada hartako gizartea ez zetorren bat erlijio kristauaren arauekin eta filosofia toleranteago baten bila hasi ziren. Berria - Gaiak 2004-03-31
Beraz, direnak oro dira on; eta jatorria non duen bila nenbilen gaitz hura ez da substantzia, hala balitz on bailitzateke. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.
Moralistarik zorrotzenen baitan ere ari izan nintzen gugandik zer galdatzen zuten bila, eta halatan seguratu nintzen zer behar genuen egin, zer behar genuen pentsatu eta zer itxuratan behar genuen agertu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.
Izan ere, preso ohiaren amak alabaren bilako bidean Berria-ri azaldu zioenez [...]. Berria - Euskal Herria 2004-04-07
-Uste diat hanka sartze itzela egin dudala, planaren xehetasun guztiak hiri kontatu ez izanarekin -bake bilako eitea kutsatu zion ahotsari-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 166. orr.
Bila eta bila luzaz ibili ondoren, artzainak ahuntza Deioko gaztelu barruan aurkitu zuen, ipuru baten ondoan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.
Ez baitzituzten inon aurkitu, bila eta bila ibili ziren arren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.
Liburutik liburura dabil, bila eta bila, pazientzia galtzen du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.
Marruka ari da, bila eta bila. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.
Azalpenaren bila eta bila luzaz ari izan nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.
Gaztelako herrixketan, paisaian, historian, literaturan, arima espainolaren bila eta bila dabiltzanak, hura erregeneratzeko lehian dabiltza denak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.
Ihardespen bila eta bila nindabilan, gai bereko ikerketa ugari eraman arren. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.
Halatan ere, etsi ordez, adore hartzen zuen, eta Agustin izeneko agure armairutxoak izen gehiagoren bila eta bila jarraitzen zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.
-Bai, azpikoz gora jarri dut dena, bila eta bila. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.
Horrela bada, bila, bila eta bila aritu nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 101. orr.
aholku bila (10); aitaren bila (19); aitonaren bila (9); aitzakia bila (23); altxor baten bila (8); altxorraren bila (12); amaren bila (18); argi bila (11); argibide bila (10); arrasto bila (8); arrastoen bila (9); arrazoi bila (9); aterpe bila (22); atseden bila (10); autore bila (16); babes bila (53); bake bila (8); bat bila (14); baten bila (743); baten bila abiatu (22); baten bila ari (43); baten bila dabil (11); baten bila dabilen (8); baten bila dabiltza (10); baten bila eta (8); baten bila etorri (9); baten bila hasi (35); baten bila ibili (16); baten bila joan (27); baten bila zebilela (11); baten bila zebilen (17); baten bila zebiltzan (11); batzuen bila (32); beraren bila (25); berdinketaren bila (12); bere bila (73); berri baten bila (26); berri bila (15); berriaren bila (9); berrien bila (55); beste baten bila (9); beste zerbaiten bila (12); bidearen bila (11)
bila abiatu (116); bila abiatu da (10); bila abiatu nintzen (10); bila abiatu zen (29); bila abiatu ziren (20); bila abiatuko (19); bila abiatzeko (14); bila abiatzen (30); bila ari (269); bila ari da (43); bila ari dela (9); bila ari den (10); bila ari dira (39); bila ari diren (11); bila ari gara (9); bila ari nintzela (8); bila ari nintzen (8); bila ari zela (10); bila ari zen (23); bila ari ziren (20); bila ariko (8); bila aritu (77); bila aritu da (9); bila aritu naiz (8); bila aritu zen (15); bila aritu ziren (13); bila aritzea (15); bila aritzen (16); bila atera (32); bila atera zen (10); bila aterako (8); bila ateratzen (11); bila balebil (13); bila balebil bezala (12); bila bezala (18); bila bidali (31); bila bidali zituen (9); bila dabil (88); bila dabilela (23); bila dabilen (57); bila dabilena (30); bila dabilenak (18); bila dabiltza (48); bila dabiltzala (16); bila dabiltzan (23); bila dabiltzanak (10); bila dabiltzanek (8); bila dezagun (8); bila doa (12); bila doan (9)
bila edo (25); bila egin (9); bila egiten (10); bila ere (33); bila eta (104); bila eta bila (33); bila etorri (137); bila etorri da (9); bila etorri naiz (14); bila etorri zen (9); bila etorria (18); bila etorriko (53); bila etortzeko (20); bila etortzen (25); bila ez (22); bila gabiltza (21); bila gabiltzala (8); bila gabiltzan (9); bila genbiltzan (10); bila hasi (184); bila hasi da (8); bila hasi ginen (8); bila hasi naiz (11); bila hasi nintzen (20); bila hasi zen (58); bila hasi ziren (25); bila hasiko (23); bila hastea (8); bila hasteko (16); bila hasten (28); bila hasten da (9); bila heldu (13)
bila ibili (174); bila ibili da (9); bila ibili eta (10); bila ibili naiz (17); bila ibili ondoren (11); bila ibili zen (13); bila ibili ziren (16); bila ibilia (8); bila ibiliko (32); bila ibiltzea (22); bila ibiltzen (44); bila ibiltzen zen (8); bila irten (34); bila itzuli (9); bila jardun (19); bila jarraitu (14); bila jarraitzen (24); bila jo (20); bila joan (350); bila joan behar (27); bila joan da (14); bila joan eta (19); bila joan nintzen (18); bila joan zela (8); bila joan zen (80); bila joan zenean (8); bila joan ziren (27); bila joana (20); bila joana zen (8); bila joanen (14); bila joanez (8); bila joango (53); bila joango naiz (8); bila joatea (32); bila joateko (71); bila joateko agindu (8); bila joaten (58); bila nabil (53); bila nabilen (8); bila nator (8); bila nenbilela (22); bila nenbilen (36); bila noa (21)
bila omen (9); bila saiatu (16); bila saiatzen (14); bila segitzen (9)
bila zabiltza (20); bila zebilela (36); bila zebilen (93); bila zebilena (13); bila zebiltzala (20); bila zebiltzan (56); bila zelairatu (9); bila zelairatuko (16); bila zihoan (9)
da bila (8); denbora galduaren bila (11); diru bila (10); diruaren bila (9)
egiaren bila (42); egoki baten bila (9); egokiaren bila (18); egokien bila (11); elkarren bila (11); erantzun bila (11); eta bila (83); eta haren bila (16); eta horren bila (12); eta nire bila (12); etorri zitzaidan bila (8); etxearen bila (10); galduaren bila (30); garaipenaren bila (48); garaipenaren bila zelairatuko (9); gauzen bila (10); gehiagoren bila (29); giltzaren bila (11); gizonaren bila (14); golaren bila (24); gorpuaren bila (10); gorpuen bila (9); gure bila (45); haien bila (58); haren bila (231); haren bila abiatu (8); haren bila ibili (8); haren bila joan (20); heriotzaren bila (9); hire bila (33); hiru puntuen bila (15); hitzaren bila (8); hobe baten bila (8); hobearen bila (14); horien bila (32); horren bila (90)
informazio bila (15); inspirazio bila (8); irtenbide bila (16); jan bila (9); janari bila (23); jaunaren bila (14); konponbide bila (10); lagunen bila (16); laguntza bila (31); lan baten bila (9); lan bila (115); lan bila ari (16); leku baten bila (12); leku bila (10); liburuaren bila (8); limosna bila (38); mendeku bila (15); nagusiaren bila (8); naiz bila (9); naiz zure bila (11); neskaren bila (8); nire bila (166); nire bila etorri (18); nire bila etorriko (11); nire bila etortzeko (10); norbaiten bila (40); noren bila (10)
onenaren bila (8); pertsonaia autore bila (9); pixka baten bila (9); plazer bila (11); postuaren bila (10); puntuen bila (17); segurtasun bila (8); snitcharen bila (11); sustrai bila (9); toki bila (8); txapelaren bila (13); txartelaren bila (12)
umearen bila (8); ur bila (54); zen haren bila (11); zerbaiten bila (141); zerbaiten bila ari (12); zeren bila (71); zeren bila zabiltza (11); zitzaidan bila (10); zitzaion bila (11); zuen bila (21); zure bila (101); zure bila etorri (9)