Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bil-bil (orobat bilbil g.er.)
1 bil-bil egin bildu.

Bat-batean emakume gogorraren itxura joan zitzaion, bil-bil egin zen nire aurrean dibanean, eta negarrez hasi zen, intziri bitxi eta etenkatuak eginez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 81. orr.

Esna egon nintzen, euri tantek platerean ateratzen zuten soinua entzuten, eta bil-bil egiten nintzen, ahalik eta txikien bihurturik, beroari eusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Korrikari ekin nion gogor, aurrerantz, besoak gora eta eskuturrak bil-bil eginda, arerioa birrintzera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.

Burua jiratu eta etzan egin zen, burua burkoaren gainean jarririk, hankak bil-bil eginik, irribarre txiki bat ezpainetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Haurra lo zegoen, bankuaren azpian bil-bil eginda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Eztarriko eta inguruko gaitzetan-eta, "ekonomika" gainean bero-bero egindako zahia, zapi batean bil-bil egin, eta lepoaren jiran, eztarriari bero eusten, edukita nago ni txikitan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen, urte sasoiko giroari eta orduaren berotasunari kasurik egiteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Sethek galtzerdiak bil-bil egin eta patrikan sakatu zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Eta gero zer? -esaten du egunkariko tipoak, egunkaria bil-bil egin eta harekin belaunak joka-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

Semaforoaren ondoan, bidebazterrean, soldadua ikusi nuen, bilbil egina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

2 bil-bil egon

Txuloan bilbil dagoenean, lasai, ez apuratu: eguraldi on garbi iraunkorretik gabiltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus