Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bikun (ETCn 131 agerraldi) 1 izond bi osagaiz osatua. ik bikoitz.

Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Metamorfosi bat dakarrelako berekin: likidotatik lurrunetara (ikusezin), eta lurrunetatik atzera berriz likidotara; baina bide bikun horretan, gora eta behera, purutasuna erdiesten da, tasun anbiguo eta liluragarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Besoa nire esku utzi beharrak eta bere gezur ttipi hura sumatua izanen zela jakiteak nahigabe bikuna sortu zion.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Irristatzeko pistaren aldetik kezkarik gabeko barre bat iritsi zen leiho bikunetik zehar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

Ahalik gehiena iradokiz ahalik gutxiena esatea, esan gabe ulertutakoak, hitz jokoak, esanahi bikuneko perpausak, antitesiak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

2 bi aldiz handiagoa.

Har dezagun gogoan behintzat, hots baten ozentasuna beste baten bikuna denean, bien arteko desberdintasunaren neurria 3 dB dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus