Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biktimismo iz biktima sentitzen denaren jokabidea.
Ez da biktimismoa, baina baikorregi izaterik ere ez dago. Berria - Kirola 2006-02-26
Izanen da behin berriz biktimismoak jota gaudela uste duenik, beti negar, beti lantu. Ibarretxeren «biktimismoaren aurrean», Zapaterok «irmotasuna» erakutsiko duela. Berria - Kultura 2004-12-22
Hezkuntzari dagokionez, biktimismo handia dago eta beti hedabideen biktimatzat jotzen dugu geure burua. Berria - Harian 2005-12-04
Bai urrun, gerora gailenduz joango zen Euskalgintza izeneko industriaren biktimismo esentzialetik! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Gezurrezko biktimismoz jokatzen du, benetako biktimak langileak direnean. Berria - Ekonomia 2004-07-02