Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badiagu bikotetxoa -bota zuen ibilaldi haiek antolatzen ibiltzen zen mutil garai batek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.
Zeru izartu osoa senar-emazteen izar multzoez osatua zegoela, hau da, izarren ordez igeltsozko ezkonberri bikotetxoak zeudela zodiako guztian barrena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Gaur ere furgonetan elkarren ondoan etorri direla eta taldekide batzuk bikotetxoa deitzen hasi zaizkiela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.
Martxoaren erdirako, kukuari bidea eginez edo, enara, ainara, elaia edo eliztxoria, hemen ohi da, banaka batzuk aurrena, bikotetxo bat edo bi, eta geroxeago, habia joan den urteko tokian dagoela ikusitakoan, laster jotzen dute beste lagunen bila. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.