Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basoetan janari bila azterka, umeak bakarrik, umeak bikoteka, umeak taldeka, launaka, seinaka, hamarnaka, piltzarrak oinen inguruan bildurik oinetakoen ordez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.
Bakarka egin daitekeena bikoteka egiteko bidea eman du lege nafarrak. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Orain oso ondo nabil, bai buruz buru, bai bikoteka. Berria - Kirola 2004-09-02
Bikoteka banatuta gaude. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.
Jakina denez bikoteka parte hartzen da korrikletan, bata lasterka bestea bizikletean. Herria 2002-11-28
Salto egiteko orduan, hemen ere bikoteka egingo zuten jauzi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.
Edonortzuk izan zitezkeen, han dozenaka neska ikusten baitziren, bikoteka, hirukoteka, laukoteka... ederrak, motzak, zaharrak, gazteak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 95. orr.
Ohar bedi bereziki, matematika edota logikako formula ongi-sortutakoen edozein talde ezin dela egoera mugatuko hizkuntza izan, bikotekako parentesien edo horren kide diren murrizketengatik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.