Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bikoiztu (ETCn 7.871 agerraldi) 1 bi halako egin; bikoitz bihurtu.

MRSA bakterioak eragindako heriotzak bikoiztu egin daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Bisita denbora bikoizteko eskatzen dute.  Berria - Harian   2006-03-25

Bi silaba ere bikoizten dira askotan: barra-barra, mara-mara, mauka-mauka, kili-kili, plasta-plasta, taka-taka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Zirkuluaren azalera jakiteko, karratu bat inskribatzen da haren barruan, eta bikoiztu egiten da gero alde kopurua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Lur-sail bat izango bagenu alde guztiak berdinak dituena eta, beraz, karratua, eta hori bikoiztu nahiko bagenu, biderketa bidez aurkitzen ez diren zenbaki-mota batzuen premian aurkituko ginateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Agian lana bikoizten ari zaigu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 181. orr.

Datuen joera ikusita, esan dezakegu ehuneko horrek indar handiarekin egingo duela gora, eta 1994-2003 hamarkadan ia-ia bikoiztu egingo dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.

Azken urteetan, munduko 200 lagun aberatsenek gutxienez bikoiztu egin dute beren ondarea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

XIX. mendean munduko biztanleria ez zen bikoiztu ere egin (bider 1,7 biderkatu zen).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.

Zeuen bekatuen okadara itzultzen bazarete, izurriteak berriro etorriko dira, zigorra bikoiztu egingo zaizue eta are handiagoa izango da zuen kontrako Jaunaren haserrea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Une horretatik aurrera, hogei urteren buruan, bikoiztu eginen dela arabiar populazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Urtearen erditik 1975. urtearen erdira, langabezia-tasak bikoiztu egin ziren ia Estatu Batuetan (%5etik %9ra) eta EEEn (%2,5etik %5era).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Ondoren, ansyum dosia bikoiztu, eta Norteko geltokira joan nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Demagun gaur egun merkataritzako munduan den zilar-kantitatea, aurkikuntza aurretik zegoenarekin konparatuta, 32 bider handiagoa dela, hau da, bost aldiz bikoiztu dela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

EAEn atzerritar gehiegi dagoela pentsatzen dutenen kopurua bikoiztu egin da azken lau urteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Bikoiztu egingo huke heure diru kopurua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Bakarrik, lagunik gabe, ipini zuten eta zaindariak bikoiztu zizkioten José Sánchez Tuterakoari, ez zezan ihes egin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

-Bi astetan, bikoiztu zaizkit kontsultak eta telefonoa etengabe ari da, jo eta jo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Inoiz eskua azpian jarri eta begiari sakatzen badiogu, dakusgun guztia bikoiztu egiten dela iruditzen zaigu: bikoitza da kriseiluaren garrean loratzen den argia eta bikoitzak etxe guztian diren haltzariak eta bikoitzak gizakumeen aurpegiak eta bikoitzak gorputzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Une jakin batean iruditzen zaio bikoizten ari dela, bere baitatik urruntzen ari dela, bere burua ikusten du, hausnarrean, izutzen da pixka bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.

Ez zegoen gure esku, tamalez, uso berde-marroixkarena egitea; ezin ginen bikoiztu eta geure buru gainetik hegaldatu non geunden jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Hotel bateko bezero baten txartela bikoiztea zerbait ordaintzeko asmoz ematen duen uneaz baliatuta.  Berria - Harian   2005-03-03

2 (era burutua izenondo gisa)

Horiei diet nazkarik handiena: beren buruari gradu bajua eta altua ipini, eta gero bietatik dirua eta izen ona beste ametsik ez duten ijito bikoiztu horiei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

3 filmez eta kidekoez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatu, gehienetan beste hizkuntza batera.

Konplexurik gabe egin behar dira filmak euskaraz: gure istorioak unibertsalak dira, herri modernoa garelako; eta gure hizkuntza beste edozein hizkuntzatara bikoiztu daiteke, arazorik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-19

Euskaraz egin genuen filma, euskarazko aktoreekin, eta gero bikoiztea alukeria bat da, baina merkatuak eskatzen du.  Berria - Kultura   2006-03-24

Erdaraz grabatu eta euskaraz bikoiztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.

Botoa ematera joateko deia gazteleraz, eta pantailaren ertz batean gormutuentzako zeinuen bitartez mezua bikoizten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus