Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bikoiti izond/iz bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. ik biritxi. ant bakoiti.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Lerroon buru-buruan, puntu bikoiti eta bakoitiak bildumatu zituen, lehenbiziko figura konposatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Mendebaletik ekialdera joaten diren tren guztiak, trenen ordutegian, zenbaki bakoitiekin seinalatuak egonen dira, eta ekialdetik mendebalera joaten direnak, aldiz, zenbaki bikoitiekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Aritmetikan, zenbaki osoen forma aztertzen da: haien propietateak, ea bakoitiak ala bikoitiak, zatigarriak diren ala ez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Bakoitia gehi bakoitia berdin bikoitia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Bikoitia bider bikoitia berdin bikoitia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak, ez eta horren kopurua bakoitia ala bikoitia ote den ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

-Berriz esango dut -iragarri zuen Jonathanek -: b2 berdin zenbaki bikoitz bat denez gero, zenbaki bikoitia da b2.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikoiti izan (3); zenbaki bikoitiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus