Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bikario 1 iz Elizan, nagusi baten laguntzailea.

Frantzisko dohatsua hil ondoren, anai Eliasek, haren bikarioak, kontsolaziozko gutun bat bidali zien Ordena osoan halako aitaren heriotzagatik aztoratuak zeuden anaiei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beltzagiren bikario izanik, Sarrikotapera erretor joana zen Gracy-ri galdetu zioten, erretor zenak utzi diruaren berri.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 63. orr.

60 urte zeuzkala, osagarriz ez soberakinik ongi eta horrengatik bikario bat emana ziotela, ez zuela bere burua gai senditzen Ainhoara joateko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Apezak, gehienak bikarioak ziren, erakasleak ere, ordena handietako fraideak edo kongregazione berriagoetakoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Jan Batista Hazparnen egon zen bikario, gero Santanderko erretor Baionan, katedraleko kalonje hiltzen zela 1863an.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

837an apeztu zen, bikario izan Senperen, Donapaleun (1847), Domintxineko erretor, Beskoitzekoa gero (1861), 1884an hiltzen zela herri honetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

Ordenako bikario izan zen 1220tik 1221ko martxoaren 10ean hil arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Zeren eta bikario egon zen Hazparnen eta haren beretter izana niz, Zelaiko kaperan, urte askoz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

Hernaniko parrokian laguntzaile izendatu zuten, eta urte gutxira, 1893an, Zarauzko parrokian bikario izendatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Zazpi urte egin zituen lehenik Donibane Lohizunen, bikario gisa.  Herria   2001-02-08

Errespetu handiagoz agurtzen diat nik ur-zakur bat bikario jauna baino.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Frantziskok uko egiten dio Ordenako buru izateari, eta Pedro Cattani aukeratzen du bere ordezko, bikario tituluarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere, bikario batek bezala ordezkatzen zuela, · 24 urtetan apeztua, lau urteren buruko, 1858an, Luzaideko erretore edo bikario izendatu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

· Bikario zeritzen ofizial batzuk zituzten beren esanetara; eta gizon guztiak ehunekotan -burgo izenekoa eratzen- banatuta zeudenez, kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

2 (izenondoekin)

Bikario berriak gazte elkarte bat muntatu zuen parropian, eskolako fraileen laguntzarekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Bere kexua adierazteko, bikario zahar baten doinu garratza hartu zuen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

Bainan apezpiku xaharra tronpatu omen zen eta Apaillous Hazparneko bikario lehena izendatu Arbelbideren partez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Bikario gazte, ez zuela behin ere komenturik aipatu, bainan Hazparnen eskas zen beste obra, misionesten kongregazioa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 53. orr.

Etxegorri bikario ohiak, ez hain aspaldi kalonje izendatuak egin zuen predikua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

3 (izenondo gisa)

Garai hartan hil zuten Aldudeko apez bikarioa, Kanboko Azantza pilotari ospetsuaren anaia, eta gillotinatu apez horren arreba.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

4 irud/hed

Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaileak «PPren bikario gisara lan egingo duen irudipena» hartzen duela esan zuen atzo eta PP ez dela «hautaketaren atzean» erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

5 bikario etxe

Han goian, bikario-etxeko jakitokian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Azkenean lortu zuen etxetik irtenaraztea eta berekin bikario-etxeko sotora eramatea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

6 bikario jeneral apezpikuaren laguntzailea den apaiza.

Lehenik izan zen Baionako Apezpikutegian Segretarioa, handik landa Urruñako erretor, gero denbora berean Hazparneko erretor eta Baionako jaun Apezpikuaren Bikario-Jeneral.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 161. orr.

Aurten berean, urtarrilaren seian, huna zer izkribatzen zautan Vanneko Bikario Jeneralak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 185. orr.

· Frantziskoren lagun-minen taldeak sortua izango litzateke, hain zuzen Frantziskok anai Elias Bikario-Ministro jeneralari luzatu zion bedeinkapenari kontrapisu egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

7 bikario nagusi bikario jenerala.

Historikoki Baxenabarra ez Frantzian izanez, bere bikario nagusia bazuen; "apez nagusia", capellanus major" deitzen zen eta Donibaneko erretor zen Baionarako eta beste bat Akizerako.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus