Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pare batek bijilatzen zuten bitartean, besteek, erratzarrez baliaturik, ETTaren erakusleihoa lohitu egiten zuten, ontzi batzuetan garraiatzen zuten kolore definigaitzeko ore nazkagarri batez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.
Kristalezko kafetegia bijilatuz itsasertzeko pasealekuan joan-etorrian nenbilen bitartean [...] ohartu nintzen Max Frischekin nahasten ninduen ikasle ohi hark zenbaterainoko grazia egiten zidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.
Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.
P. kontseilariarentzako gomendiozko gutunean espreski aipatzen zuten Frantziako nire polizi lana Errusiako etorkinen artean "elementu subersiboak" bijilatzea izango zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.
Geltokiak bijilatuta egon zitezkeen eta, egun batzuetan behintzat, ez zitzaidan komeni hiritik mugitzea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.