Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihurtze iz egoera edo izaera batetik beste batera aldatzea.

Nahimen librea ongi aldaezinetik aldendu eta ondasun aldakorretara bihurtzean datza gaitza; eta aldentze eta bihurtze honi, behartuta ez baina nahita gertatzen delarik, gertutik jarraiki zaio miseriaren zigor duin eta zuzena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Francis Bacon 1610ean ezagutu bazuen ere, bihurtu egin zen 1636an -bihurtze bat izan baitzen- metodo zientifikora, berau ezagutzaren modurik bikainena zelako uste osoan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 9. orr.

Txertatze hori islatzen du bilakabide prosodiko esapideak: hizkuntza, hizketa bihurtze horretan, prosodikoki prozesatzen dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Hori ezin zitekeen izan, argi eta garbi, uhin-luzerak kolore bihurtze hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Beljikako beilari bati galdegin ondoan zer helbururekin abiatua zen, erran du bere bizia arras ederra ukana zuela eta eskerren bihurtze bat zela harendako.  Herria   2005-05-05

Baina luze gabe, Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, bere kideek hil zutenean, hots, erakundea alderdi politiko bihurtzearen alde zego-en buruzagia betiko isildu zutenean, garbi geratu zen kontua: borroka armatuak jarraitu egingo zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Ortega da, beraz, Don Quixote sinbolo nazional bat bihurtzearen aurreneko kritikoa; pertsonaia hori sinbolo nazional erlijioso-morala bihurtzearen salatzailea ber denboran. ez zen agiri baten jabe bihurtzearen harrotasuna bakarrik: aspaldidanik desiratzen nuen askatasun pertsonalaren ataria zen hura niretzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.

Afrikan izaniko deforestazioaren %60 baso zatiak baratz txiki iraunkor bihurtzearen ondorio izan zen.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Eta hara non begi bihurtze batek haren ezinegona salatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus