Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burdinazko eraztun bat hartuta, zortzi baten itxura emateraino bihurritu zuen bere eskutzarrez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Anttonik trapu bustia bihurritu zuen berriro esku artean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Burkoa bustia eta bihurritua zegoen, garbi-ontzitik atera berria balitz bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Ura kendu ondoren zapi batean zabaltzen da dena eta eskuekin bihurritzen da; orduan zilarbizia zapiaren bilbe-tarteetatik aterako da eta barruan urrea geratuko da estutuarekin zanpatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.
Biharamun goizean jaiki, ardi-larrua hartu eta, ihintza ateratzeko bihurritu zuenean, antosin bat bete zuen urez. Elizen arteko biblia Epa 6,38
Aluanek, pentsakor, bibotea bihurritu eta, idazmahai aldera itzuli zuen aulkia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Osaba Vernonen eskuetatik arma kendu, gomazkoa balitz bezalaxe bihurritu eta gelako zoko batera bota zuen. nire titiburuak bihurritu ditut nik neure sentimenak handitzeko, orain bere ahoa dabil nire sexuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.
Alboetara bihurritu nuen lepoa, erne. kontra egiten zuten behi pinttoei buztana bihurritzen zieten. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 42. orr.
Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Poliziak bihurriturik zuen pankarta, eta letra beltz handiez idatzita zegoela baino ezin izan genuen ikusi. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.
Enborrek suzirien pare egiten zuten gora, adarrak bihurritzen ziren, korapilatzen, eta mundu bat estaltzen zuten zuhaizti zahar baten hostaila bezain arin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Aingira bihurritu egiten zen, ukabil itxiaren bi aldeetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.
Su hartu duen sasiko sugea bezala bihurritu zen fraidea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Zurrunduta bezala geratu zara, zeure eserlekutik erori eta bihurritzen hasi zara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.
Makurtuz, bihurrituz, uhalez libratu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Haurra izateko zorian, minez bihurriturik, garrasi egiten duen emakumearen antzeko. Elizen arteko biblia Is 26,17
-Bihar hire aita oinazez bihurrituko duk -esan nioan-. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.
Frantzisko dohatsua garrasi izugarrien artean minez bihurriturik zegoen emakumeagana hurbildu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.
Noraren aita aulkian bihurritu zen, gai hari berriro heldu izana deseroso zitzaiola agerian utzirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
Ama eserlekuan bihurritu zen eta aurrean arrotz bat balu bezala begiratu zion semeari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 109. orr.
Halakoxea zen bere erraiak bihurritzen zituen gosea! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.
Kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Hirugihar xerrak plastikozkoak balira bezala bihurritzen ziren txapa gainean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.
Konpentsaziorik ez balitz, bihurriturik, deformaturik baizik ez genituzke ikusiko irudiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.
Kamerak, eta argazki-makinak berdin, izugarri bihurritu dezakete perspektiba (oso fokal luzeak edo oso laburrak erabiliz, besterik ez bada ere). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.
Zartaginean buztana gora bihurrituko zaie, azala belztu eta haragia zuritzen zaien bitartean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.
Bizarraren gauzen poltsan sartu zituen xaboia eta xukadera, eta hurrena konketa gaineko xaboiaren platera eta basoa eta azkazalak moztekoa eta Maxineren betile bihurritzekoa ere sartu zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.
Lehenik aberearen belarri zati bat eskaini eta gero etxe gainera botatzen dute; eta hori egin ondoren, lepoa bihurritzen diote. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.
-Ez dut hitz egingo ezta lepoa bihurritzen badit ere! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 110. orr.
-Ez da izango! -erantzun zuen Pepponek, baina gustura bihurrituko zion zintzurra. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.
Brueghel Agurearen egutegiko ehiztarietako bati, berriz, hanka bihurritu zaio elurretan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.
Dariok, pizti ehizan zebilela, zalditik jauzi egitean, hanka bihurritzea gertatu zen; eta bihurritu ere larriki bihurritu bide zuen; orkatila atera baitzuen hankajokoetatik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.
Dobby txokora erretiratu zen, zigor gisara belarriak bihurrituz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 280. orr.
Urduri antzean, Letizia eskuak bihurritzen hasi zen. nik uste dut errazagoa izango litekeela elbarritu batek Goliathi besoak bihurritzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.
Fernandorekin bikote eginez lotu ninduten, besoa bihurrituta, izan zitekeen erarik deserosoenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 125. orr.
Martin inoiz ez bezala bihurritu zen bere baitan, birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.
Berehala, barruak bihurritzen hasi zitzaizkion, sugeak bizirik irentsi izan balitu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.
Erromaren talentuari zor zaio hori guzia arima europarrak larritu gabe bereganatzeko eran bihurritu izana. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.
Borreroaren pipako kea bihurritu zitzaion eztarrian eta eztulka hasi zen ferratzailea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Bularrekoari urre garbizko katetxoak soka bihurrituen antzera egingo dizkiozu. Elizen arteko biblia Ir 28,22
Aluminioarekin hasi duen bide berriari arretaz begiratu beharko diogu, eskegita dauden zeramikazko forma bihurritu batzuen interes eskasaren aldean indarra dutelako.Musuzapi bihurritu batez aurpegiko hautsa igurtzi zuen. Berria - Kultura 2006-02-05
Jantziok egiteko, urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua erabiliko dituzte. Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena. Elizen arteko biblia Ir 28,5
Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak. Elizen arteko biblia Ir 27,18
Knutak hainbat uhal dauzka, larruzkoak, eta, haien muturretan loturik, burdin hari bihurritu bana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.
Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak. zergatik ez ninduten auto barruko burdina guztiz bihurrituen artean aurkitu? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Bihurritu bat egin zuela arroilan behera zetozela. Skullyk polizia baten indarraz eusten zion Brazellen besoari; egin zizkion bi bihurritu, eta irribarrez zutitu zen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.
Ezer larririk ez, bihurritu txar bat orkatilan, baina ezingo zela oinez joan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Kolpeen ondorioz, eskumuturreko bihurritua du gazteak. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
1 eta 2 gradu arteko bihurritua zeukala esan zioten medikuek. Berria - Kirola 2004-01-20
Ezkerreko belaunean bihurritua egin ondoren gaur berragertuko da Darko Kovacevic futbol zelaian. Berria - Kirola 2004-01-10
Munitisen sarrera ikusi ostean, Delporte pozik da bihurritua soilik duelako. Berria - Kirola 2006-01-13
Sasoi hartan, ariketa-moduak ere bihurritzera jo zuten. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.
Saramagoren idazkeraren ezaugarri nagusiak diren joritasuna eta perpausa bihurritzeko joera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.
Hitz batean -hitz bateko zati batean- esanahia bihurritzen duten aldaerez ari gara. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 172. orr.
Gauzak, gainera, beste alderdi batetik ere bihurritu zaizkio. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.
Azken bertsoetan, bat-batean, gurina zartaginean bezala urtzen da galerianoaren lehen bertsoetako gordintasun guztia: bidegabekeriaren kontra bihurritu denak, ez dakigu zergatik, jarrera umila hartu bat-batean, eta azken bertso onbera eskaintzen digu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.
aurpegia bihurritu (3); belauna bihurritu (16); belauna bihurritu zuen (6); bezala bihurritu zen (3)
bihurritu bat (6); bihurritu egin (12); bihurritu egin zen (4); bihurritu egiten (8); bihurritu egiten zen (3); bihurritu eta (32); bihurritu izana (3); bihurritu nuen (7); bihurritu zen (11); bihurritu zituen (3); bihurritu zitzaion (3); bihurritu zuen (41); bihurritu zuen eta (4); bihurritu zuenetik (3)
eskuin orkatila bihurritu (3); ezpainak bihurritu (3); hankako orkatila bihurritu (3); lepoa bihurritu (11); orkatila bihurritu (47); orkatila bihurritu du (7); orkatila bihurritu zuen (24); orkatila bihurritu zuenetik (3)
belaunean bihurritua (4); bihurritua egin (3); ezkerreko belaunean bihurritua (4); liho hari bihurritua (3); orkatila bihurritua (3)
bihurrituak eta errematxatuak (4)
soka bihurrituen (3)
bihurritutako orkatila (3); eta bihurriturik (3); lepoa bihurrituko (7)
bihurrituz eta (5); eskuak bihurrituz (3); hari bihurrituz apain (6); liho hari bihurrituz (13); liho hari bihurrituzko (3)
bihurritzen ari (7); bihurritzen ari zen (3); bihurritzen da (5); bihurritzen dira (4); bihurritzen eta (4); bihurritzen hasi (4); bihurritzen zen (12); bihurritzen ziren (4); bihurritzen zizkiola (3); bihurritzen zuen (3); erraiak bihurritzen (4); eta bihurritzen (5); gorputza bihurritzen (3); lepoa bihurritzen (5)