Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Testuinguru frantsesean beharbada zilegizkoak iruditu ahalko litzaizkigukeen iritziren batzuk berak (154-155), guk Espainiako testuinguruari erantzunez baloratuko ditugu, horrek ezinbestean ekar dezakeen esanahiaren bihurriketa arriskuarekin, halere non eta hemen idazten dugun ingurumarian idatziz, horretara baimenduak ez ezik, horretaraxe obligatuak garelakoan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.
Beti gauza bitxiek, ez-ohikoek, nabarmenek, histagarriek erakartzen dute tourettedunaren begi eta belarria, eta gisa horretakoek eragiten dizkiote bihurriketa eta imitazioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.
Ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.