Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badut deabrutxo bat barruan, eta atera eta bihurrikeriaren batzuk egiten uzten ez badiot, total aspergarria bihurtzen da mundua niretzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Bihurrikeriak egiten genituen, noski, eta zenbait igandetan zigortuta egoten ginen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.
Haurrik bihurrienek eta barrabanenek ere beren kabuz jotzen zuten irakaslearengana, eta bihurrikeria guztiak aitortzen zizkioten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.
Baina sekula ez nionan lapurreta iritzi; aitzitik, liburuzain zozoari egindako bihurrikeria zunan, gehiago behar ez nuenean itzuliko ninan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 98. orr.
[...] -zutik egotea jarrita egon behar duenean eta jarrita egotea zutik egon behar duenean, esate baterako; edo lotan behar lukeenean esnatzea, edo lurretik katuka ibiltzea soinekorik onena jantzita duenean, eta horrela-, eta agian zuek pentsatuko duzue bihurrikeriak direla. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.
Erasoei dagokienez, «ez dira bihurrikeria baten emaitza, ongi antolatutako talde batek alarguna eta seme-alabak zigortzeko egindako ekintza baizik», abokatuak azaldu zuenez. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Paralizatu antzean geratu zen Joselu, bihurrikeriaren batean harrapatutako umearen moduan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 59. orr.
Solasaldi batean, frankeza, aldez aurretik iragartzen bada, nabarmen gelditzen da zuri; eta ez bada aldez aurretik iragartzen, bihurrikeria dirudi. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.
Bihurrikeria bat egin ondoren justifikatu nahi duen umearen tonuan erantzun zien Jonek. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.
Italian umeak bihurrikeriak egin nahi dituztenean arboletara igotzen dira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.
Roryren nerabezaroko bihurrikeria gatazkatsuek arras meheturik utzi izan zuten etxeko ondarea urteetarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.
Atsegin zaio noizean behin bihurrikeriak egitea -"batzuetan, aireportuko kanpoaldeko marratik metro erdi batera ibiltzen naiz: desafiozko ekintza xumea"-; hori guztia, baina, "benetako gaiztakeria"ren kategoriatik erabat bereizten den beste batean sartzen da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.
Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua, zure kontra egin dituen bihurrikeria guztiak. liburu berrian bihurrikeriak egitea gustuko duen aitona baten pasadizoak kontatzen ditu. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,50
· -Baina jakina... -esaldia eten zuen Mirarik, eta bihurrikeriaz begiratu zion Juleni. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 211. orr.
Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian, edo ulergarritasunezko keinu atseginen bat sikieran. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 126. orr.
Futbolari desberdina dela, baloia oinean itsatsita eramateko daukan gaitasunagatik, eta zelai gainean egiten dituen bihurrikeriengatik. Berria - Kirola 2006-04-13
Orain, hura berriro irudikatzen saiatzen naizen honetan, ohartzen naiz ezin ditudala Hilde anderearen azpegiak zehazki gogoratu eta, oroimenaren bihurrikeriaren bati esker edo, buruan gelditu zaidan irudia Marlene Dietrichena dela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 54. orr.
Ala beste bezero batek beste gau batean bihurrikeria gaiztoren bat egiten ziola amesten ari zen agian? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.
Gainera, ezaguna duzu trajearen bihurrikeria. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 164. orr.
Emakume gazteari bihurrikeria interesgarria iruditu zitzaion, antza. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Mutiritasun eta ausardiazko zurrunbiloa, jakintsua, berezkotasun- eta bihurrikeria-iturri agortezina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
Eskerrak begietan bihurrikeria puntu bat gordetzen zenuen, bestela edozein funtzionariorekin nahas zintezkeen aurkitua izateko beldurrik gabe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 124. orr.
Nola ibiltzen zen haiekin jolasean, teilatuen gainetik harrapaketan eta bihurrikeria klase guztiak egiten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
bihurrikeria eta (6); bihurrikeriak egin (4); bihurrikeriak egitea (3); bihurrikeriak egiten (3); bihurrikeriaren bat (7); eta bihurrikeria (8)