Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoa hezetuta, erdi irekita, eta maindireak esku oharkabeek ibiltzen dituztela, gorputzaren biluztasuna erakusteraino, eta halako batean konbultsioz bihurrika hasten gorputz hori. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.
Scabbers garrasika hasi zen etengabe, itzulika eta bihurrika, begiak bere zuloetatik ia irtenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 296. orr.
Hatzen artean bere mukizapiaren lokarri hezea behin eta berriro bihurrika zerabilela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 259. orr.
Mutikotxoa han ari zen, bere txikian, sugegorri bat bezala bihurrika. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 98. orr.
Nire burua, ileak, belarriak, gorputz osoa, zizarez inguraturik ikusi nuen, denak bihurrika: zizarezko ibai batean bainatzen ari nintzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.
Sugandilen moduko gorputz zuriak uretan bihurrika, bultzaka, lasterka, estutuka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.
Ikaragarrizko borroka bat hasi zen orduan Héracliusen eta zaindari zituen hiru gizonen artean; borrokan, bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasi zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
Ikusten dut gorputza bihurrika hasi zaiola, eta buruari batera eta bestera eragiten diola, orgasmo akaberabako baten menpe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.
Ni bihurrika eta intzirika hasi nintzen lotsa izpirik gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.
Noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Gure haurra zen, zin dagizut, gizon batek ere ez baininduen ukitu, larrua eskaini nizun ordu haietatik, nire sabeletik bihurrika munduratu zen beste ordu hartara arte. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.
Libertigarriak iruditzen zitzaizkidala euren dantza modernoak, ikusgarriak oso, jauzikaldi existentzialista haiek, nor bere zilborrarentzat dantzaka, nor bere imintzioak eraginka, nor bere hankak bihurrika, hotzikaraz dardarka bezalatsu, dena epileptiko samarra Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.
Neure hartan, bien arteko junta leherketa tiki baten pareko irudikatu nuen, oro aiene, izerdi eta bihurrika. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.
bihurrika ari (3)