Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihurri 1 izon/iz gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena, esanekoa ez dena.

Mutiko bat gaiztoa eta bihurria bazen, ez zuela ezerk balio, zigorrada on batzuk izan ezik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aitamen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena.  Elizen arteko biblia   Dt 21,18

Seme bihurria soinean dituen arropa guziak zikindurik etxeratzen bazaio, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Haren ikasle-jendea hain zen itxuraz bihurria, ozarra eta urduria, ezen inolako ordenarik gabeko haur-saldo hezikaitz iritziko baitziokeen beste edonork.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Lehortzen jarritako alkandora bakoitzaren mahuka banari korapiloa egina zion ume bihurriren batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Aurrez aurre nuen espainol ordezkaritzan Racla deitu aholkularia, arrunt puntalakurloa, formalista, bihurria eta jukutrilaria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

Nere bihotza, errugabeko haur bihurri hau, inozentzia pittin baten bila desesperatua dabilkit bazterrik bazter.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

-Beti izan diet halako nahitasun bat tipo bihurriei -esan nuen-, baliteke ez izatea lagunik fidagarrienak, baina pentsa ezazu zein hitsa izango litzatekeen bizitza eurak gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Txitxikoven nekazariak, hain jende bihurria izaki, ez ote ziren bidean matxinatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 229. orr.

Mundu hau Jainkoaren erreinuko probintzia bat da, baina probintzia bihurria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Erlijioso hutsa iduri izan zait beti BERTUTE hitza, baita pentsalaririk bihurrienaren ahotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Zor zitzaien zigorra ezartzen zien temoso eta bihurriei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 526. orr.

Eta zoriona zer da, munduan geure lekua badugula aitortzen digun negar bihurria baino?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

2 irud/hed

Sentimendu minenak ere iratxo bihurri bat gordetzen du bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Segidan alfil eta dorreen bide zuzenak eta zaldi bihurrien jauzi aldrebesak etorri ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 96. orr.

Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen, nahiz eta bazuen alde bihurri nabarmena ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Bazkaldu bitartean, barre bihurriak eginez, komiki-zerrenda bat marraztu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Gure zorigaitzak haien baitan halako plazer bihurri bat sortzen balu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 82. orr.

Intsektu txiki eta oso bihurri batzuek hozka egiten zioten oso modu mingarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Beste begi-keinu bihurri bat egin zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 87. orr.

Errektoreak zertan esanik ez zituen txantxarik bihurrienez zirikatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Haize bihurriak kontra egiten zion korrontearen eraginari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Zintzurra su bihurri batek erre balit bezala, mututua gelditu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Agen ez da izanen Miarritzeren aurkari bihurri bakarra datozen egunetan.  Berria - Kirola   2006-03-08

Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,20

3 gauzez mintzatuz, nahasia, korapilatsua; nolabait zuzena edo ona ez dena.

Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik bertan, eta ontzigainetik haraino garraiatzeko txirrika-sistema bihurri bezain eraginkor baten berri eman zion Andreasek aitari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Bigarren ideia aurrekoa bezain lausoa zen, aldi berean arin-xinple eta bihurri-korapilotsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Pentsamendu estu eta bihurriko jendeek eza rritako zigor eta estigma.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Bertso-saioen dinamika ere aldatu egiten da: ariketa bitxiagoak, bihurriagoak asmatzen dira, bertsogintza gero eta korapilatsuago, gero eta zailago eginez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Aitortu beharko baitu bai eta ez esaten duten horiek demonioena baino hizkuntza bihurriagoa dutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak beren burua galdu nahi dutenei uzten dizkie, eta mamia bilatzen du eta ez azala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Alegoriarik bihurrienak eta sotilenak esaten zizkioten, eta Txitxikovek bekokitik izerdia parrastaka isurtzeraino hausnartu behar izaten zuen haien esanahi ezkutukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Musika bihurria -esan zuen-; ez dut sekula halako ezer entzun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Handik atereak baititut ondoko iritzirik bihurrienak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Atsotitz askoren zentzu bihurri edo esanahi gordea azaltzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Gidaria begi-belarri ibili zen bidearen tarte bihurriak taxuz gainditzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Betiereko egiara iritsi nahirik, zein bide bihurri, oker, mehar, urrun eta ibilgaitzak hautatu dituen gizadiak, ohartu gabe bide zuzen-zuzena daukala aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

Hain proposamen burugabe eta amarruzkoa zen, hain trikimailu bihurria eta makurra, Tom eta Marina barrez lehertu baitziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Virgiliorena bihurria egiten zitzaidan, eta liturgiakoa, aldiz, zuzena, egokia, gozoa, laua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

Lehen solairua besterik ez, baina eroriera bihurria izan eta "krask" egin zidaan belaunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Gogoeta bihurriek Jainkoarengandik aldentzen dute.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,3

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Harroa haiz, bazakiat, eta asmo bihurriak dituk: borroka ikustera etorria haiz hi!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Pentsamendu estu eta bihurriko jendeek ezarritako zigor eta estigma.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Kosmogonia egiptoar eta mesopotamikoan "zer da lehenbizi gertatu zena" galderari ematen zaion erantzuna, azalpen aldakor ugaria izan ohi da, gertaera nahasia, protagonista askotarikoz, borondate bihurrikoz, eta apaindura puska ugariz zehaztua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

4 norabide zuzena ez duena.

Antzinako haizezko musika tresna, hodi bihurri batez osatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Olibondoaren enbor bihurriari eta zaharkitu-itxurari erreparaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.

Ile-xerlo bihurri batek ihes egin zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 25. orr.

Ilea gorria eta kizkurra du, kizkur bihurriz josia, eta masailak ere gorriak ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.

Legearen alde "onean" egon beharrean legearen albo batera zeudenak, adaxka nagusi eta zuzenaren ondoan hazi ohi diren adaxka bihurri eta okerren antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Mahatsondo bihurriek, huntzak eta ezin zenbatuzko sasi-arrosek harturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Zigarro luze bihurri bat zeukan ezpainen artean, eta koñaka eskatua zuen ordurako.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Granitozko bitxi erraldoi, farfaila bezain arina, igotzeko zurubi bihurriak dituzten dorrez eta ezkila dorre lerdenez betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Mendetan ez ziren aldatu, ez harrizko etxeak, ez kale aldapatsu bihurriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Hoteleraino igotzen zen errepide bihurrian soldadu patruilaren bat egon zitekeen gordeta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Bide hori, ordea, gaiztoa da oso, bihurria, segadaz josia.  Berria - Kirola   2004-10-16

Bide bihurrian autoz bidaldi biratsu eta zakar samarra eginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Hego epela zebilen esku leunarekin lurreko orbel bakanak bildu eta berriro zirimola bihurrien bidez zabaltzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Txikiak izan arren, deabruaren buztana baino bihurriagoak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Olibatzeak iruditzen zaizkizu ilunpean, enbor eta adar bihurrikoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 109. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Bakardade Aratzaren Pabilioia jardin bide-bihurriz josi baten erdian egongo zen noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Haren begirada erdi-bihurria erdi-lotsatia zen itxuraz baina adore handia gordetzen zuen azpian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

6 (adizlagun gisa)

Sekula ez dut ikusi hain bihurri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 60. orr.

Angeluko Hormadi gauza izan zen erabat bihurri jarri zitzaion markagailuari buelta eman eta garaipena lortzeko, luzapenean.  Berria - Kirola   2004-03-21

Egia, bihurri samar idazten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Bihurri eta trebes jaiotzen denak, halaxe dirau: sei urterekin gezurra esaten dizunak, hamaseirekin eta hirurogeirekin ere berdin esango dizu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

7 (-en atzikiaren eskuinean izan gisa)

Ai, biziaren bihurria!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus