Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giltza zabalgarriak, aliketak, bihurkinak, xingola isolatzailea ere izaten zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Josek enkargatu digun altzari hau bukatu beharra zegok, tabernan gero musu truk jatekotan, behintzat... To, har ezak bihurkina. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.
Nik bihurkin bat hartu eta sarraila saltarazi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.
Bihurkina ezin duenean kanporago, edo herdoilak turnabisa ahokatzen eragozten duenean, turnabisa bera zintzel ipini eta mailuka apurtzen du. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.
Ez eskuarearen kirtenak, ez bihurkinak, ez mailuak eta ziriak, ezerk ere ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Tentsio mekaniko handiak jasan behar ditu larruazalak; pentsatu, esate baterako, zenbateraino tenkatzen eta estutzen den larruazala kortxo bat kentzean edo bihurkin bat erabiltzean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Bihurkin zorrotzaren kirtenarekin jo zuen mutilen gelako atea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.