Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bihurkatu (4 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 15 agerraldi) , bihurka(tu), bihurkatzen da/du ad bihurritu.
Sarritan gizakume bat, gaitz batek tanpez menperaturik, geure begien aurrean, oinaztuak jota bezala, luze jausten da eta bitsa dario, auhenka, gorputza dardar, deliratzen ari da, giharreak atezuan, bihurkatzen, arnasa etenka, konbultsioek ahituta utzi arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.
Etsian egin zuen aharrausi, bihurkatu egin zen eta etzanda geratu zen begiak zabalik eta eskuak garondoaren azpian zituela, sabaira begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Muturra txikituko diat, putakumea halakoa! -bota zuen Dutchek ahoa bihurkatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.