Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendiek bi gisatako bideak sortzen dituzte: sugegorriak bezala bihurka narrasten direnak eta boak bezala uhinka narrasten direnak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.
Arrandegia aipatze hutsarekin janguraren harra bihurka hasi zen lekukoen sabelean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.
Nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Zilarrezko xingola bat, mehea eta distiratsua, begi bistatik galdu arte itsasbazterrean bihurka. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Bihurka eta xederik gabe ibili. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 198. orr.