Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihurgunetsu 1 izond bihurgunez betea.

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Zerua ez da jausi, baina harri eta haitz ugari bai inguruko amildegietatik, errepide bihurgunetsuan trabak sortuz behin eta berriz gure autobusaren ibilerari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.

Bidea zelai artean zihoan, ibai bihurgunetsu baten ertzetik, erroten aldamenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Eskailera bihurgunetsuetan gora hasi nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

"Bihurgunetsua Sena ibaia, zuzena gogoa", itzuli zuen Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

2 irud/hed

Pantailan dantzan ari ziren landare bihurgunetsuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus