Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurdia laster iritsi zen bidearen bihurgunera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.
Harresiaren buruan bihurgune bat hartu dute, ezker, eta bihurgunean aurrera egin ahala argi gehixeago heldu zaie, eguzki busti baten hondarra dirudiena. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 98. orr.
Casarsara zeraman errepide luzea dena bihurgunez betea. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.
Autoko gidariak bihurgune batean autoaren kontrola galdu zuen eta zuhaitz bat jo zuten. Berria - Euskal Herria 2004-10-31
Bihurgune batetik ateratzen ari zela, autoaren kontrola galdu zuen gazteak. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Lehenengo bi bihurguneak iraganda basoko gerizpe umelak estali du autoa. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 44. orr.
Bihurguneak poliki eta ahalik eta zabalen hartzen hasi nintzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.
Automobilak gora eta behera doaz, tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean, Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.
Eta hona Zubiri, bihurgunez bihurgune errepideak ondarrean begiei eskainia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.
Ibaiaren ura mantsotu egiten zen bihurgunean, eta bere hotsa oso mehea zen, xuxurla bat U-itxurako tutuaren bihurgunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Burgosera heltzen ari ginela, bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik. Berria - Kultura 2004-08-10
Bihurgune estu batean errepidetik irten eta amildegira egin zuen jauzi bere auto barruan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 98. orr.
Sutearen distira ahulduz joan zen, garren soinua urrunduz, eta azken argiak desagertu ziren Angarako bihurgune zorrotz bateko amildegiak pasatzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.
Hiru leiho altu eta estu iparraldera begira zeuden, oraindik lainoan murgildutako Anduin ibaiaren bihurgune handirantz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.
Urrunean [...] Ibai Handia zihoan, gris eta distiratsu ipar-mendebaldetik, hegoalderako bihurgune zabala marraztuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.
Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo. Herria 2002-10-24
Ezin izan zuen bihurgune madarikatu hura ikusi, eta amildegian behera erori zen autoa. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.
Ez zitzaizkigun berrogeita hamar metro ere faltatuko beheko bihurgunera iristeko, eta hara non aurreratzen gaituen Joxe Marik, etxekonekoak, bizikletan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Litekeena da bihurgune segidak motorraren hotsa eta argia arintzea, baina ez azken unea arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
· Denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.
Azkenean atzeko atea zabaldu eta Sethe irten zen, besoaren bihurgunean lapiko bat bete janari-hondar zekarrela. Oroimenaren bihurguneetan galtzen zaizkio irudiak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 179. orr.
60 urteen bihurgunea pasatu berritan zendu zitzaigun gure maisu eta laguna. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 84. orr.
Batzuetan bizitzaren bihurgune batean agertzen zaigun ezusteko irtenbide horietakoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.
Bere biziaren bihurgune batean, bihurgunetan baitzegoen, ibili behar baitzuen, oinez, luzaz, historiak markatu bideetan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 141. orr.
Eta historiaren bihurgune horien guztien artean, mundu guztiak, eta ez Italiak bakarrik, Rijeka Fiume gisa ezagutu zuen garaikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.
Zein diren handi bezain zikinak haren amarruak; zer nolako bihurgune gaiztoak bururatzen zaizkion haren bihotz galduari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Zure izterretako bihurguneak, zilarginaren egiazko artelan. Elizen arteko biblia Kt 7,2
Besoak eta besagainak has, xilkoa agerian, eta, haren azpian, marradun galtza mehar batzuek areagotzen zizkioten gerriz beheitiko bihurguneak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
Bihurgune dramatikorik gabeko balada kaskail bat! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.
azken bihurgune (4); beste bihurgune (6); beste bihurgune bat (3); bidearen bihurgune (4)
bihurgune arriskutsu (3); bihurgune asko (5); bihurgune bakoitzean (8); bihurgune bat (30); bihurgune bat hartu (6); bihurgune batean (44); bihurgune baten (18); bihurgune baten ondoren (5); bihurgune batera (3); bihurgune batetik (4); bihurgune eta (7); bihurgune gaizto (4); bihurgune hartan (3); bihurgune itxi (14); bihurgune itxi batean (7); bihurgune itxiak (4)
bihurgunez bihurgune (7); errekaren bihurgune (3); errepidearen bihurgune (4); eta bihurgune batean (5); historiaren bihurgune (3)
bihurgunea hartu (3)
bihurguneak eta (3); eta bihurguneak (4)
azken bihurgunean (5); hurrengo bihurgunean (4); lehen bihurgunean (5); lehenengo bihurgunean (3)