Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea eta, herrialde bakoitzeko diruak urreari buruz zuen bihurgarritasuna zela eta, truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Bihurgarritasun hori zen Bretton Woodseko sistemaren euskarririk garrantzitsuena, eta horrexek bihurtu zuen dolarra nazioarteko diru nagusia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
1929an Wall Street-eko burtsan izan zen crash izugarriaren ondotik hedatu zen krisi ekonomikoarekin batera, zenbait herrialdek bertan behera utzi zuten urreari buruzko bihurgarritasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
FMIren porrota etorri zen 1971n, Richard Nixon AEBtako presidenteak dolarraren urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi, eta erabaki horren ondorioz, trukerako urre-patroia desagertu zenean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.
Estatu Batuak ziren beren diruaren urre-bihurgarritasuna segurta zezakeen herrialde bakarra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Une hori 1950eko hamarraldiaren bukaeran iritsi zen, Europar diruek kanpo-bihurgarritasuna berreskuratu zutenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.