Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da etsita ageri, dena ez dago galdua: Prozesua bihurgarria da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 193. orr.
Gero ezarri ziren, Genebako Konferentzian (1922), Nazioarteko Diru Sistema berri baten oinarriak; sistema horrek urrearen ordez libra esterlina eta dolarra ezarri zituen oinarri, biak ere urrearekiko bihurgarriak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Ameriketako Estatu Batuek zuten soilik bere dirua urreari buruz bihurgarri eusteko betebeharra [...], gainerako herrialdeek, berriz, beren diruaren parekotasuna dolarrari buruz finkatu behar zuten soilik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
60 milioiko kapitala eta 90 milioiko zor garbia duen honetan, 62 milioiko zor bihurgarria jaulkiko omen du aurten. Berria - Ekonomia 2004-03-24