Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belaunetan jarri eta Maialenek mihia ahoan sakatu zidanan, akuilu kolpeaz hautsi eta bihurdikatzen zen sugea bezala ingurukari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Suge gaizto gisa bihurdikatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.
Martiz zare plegatzen ari zen, Nako mihimen punta erretzen, haien haurretarik handienak zarearen giderra bihurdikatzen eta Pierra saio-lantxoa bururatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Zizare gotorra zapatetan bihurdikatzen zitzaion, laster beste bizpahiruk segitzen ziotela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Agataren ikusmoldea artekatzen zen noiztenka solasaldiaren mugetan, neuronak bihurdikatzen zizkion galderaren asaltoa ekiditen saiatzen zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.
Dagoeneko ilunabarra da haranetan, eta arratsaren itzalak hedatuz doaz hormagune guztietan barrena, eta labar zutetan gora bihurdikatzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Dena aldrebes bihurdikatu zitzaion ezen, larrua salbaiki jo eta koman zegoela irudiz, motel bateko gela beilegi nazkagarri batean gaindosiaz hil zitzaion Monika. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.
Maite dut haren perpaus bihurdikatua, hats hartzearen neurrian izkiriatua dena, hatsanka bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.
Haien esku azkar eta delikatuen meneko, mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.