Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretaz ohartzearekin batean, Urtxipiatarren hilobiaren aitzineko gizonaren bisaia bihozminduak zimikatu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
Damutu zen, bada, Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik, esan zuen: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Hala, anaia batzuek Ordenan etsenplu txarra ematen zutela eta anaiak beren profesioaren gailurretik behera etortzen hasiak zirela konturatu zenean, behin, barneraino bihozmindurik, honela mintzatu zitzaion Jaunari otoitzean: "Jauna, zure eskuetan uzten dut eman zenidan familia". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 692. orr.
Estatu-kontseilariak, Errusian ohi dugunez, edanari eman zion, bihozmindurik; kolejio-kontseilariak, ordea, buru egin zion zorigaitzari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.