Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiria pertsonaien bozkarioen eta bihozminen lekukoa da, haien gazi-gozoak bertatik bertara ikusten ditu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.
Ohartu behar da, bestalde, atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela guztiz aldakorra den eta sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.
Saltxitxoiak lotuz eta xingar zerrendak gatzetan jarriz arintzen zuen bihozmina. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Biak zeuden Susanaren irrikaz zoraturik, baina ez zioten beren bihozmina elkarri adierazten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 175. orr.
Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik (alderdi bizigarri horretakoa naiz ni), eta orobat esan daiteke [...] errealitatearen gurtze patologikotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.
Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero, eta barru eta kanpo hainbeste atsekabetzen zen haiengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.
Aladin bihozminak joa eta gosegabetua itzuli zen etxera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.
Ez, gurean ondo markatuta gelditzen dira orbainak, tatuajeak eta bihozminak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.
Lagunengan pentsatzen zuen, exekuzioa tristuraz eta bihozminez eramango zuten lagun urrunengan, eta urkamendira berarekin batera igoko ziren lagun hurbilengan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.
Bihozminez diot hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.
Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 255. orr.
Bihozmin handi batek begiak negarrez betetzen zizkiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
Nire kezkarik krudelenak geroztik ematuak izan diren arren, badut oraino bihozmin handi bat, noiz bukatuko den aldez aurretik ikus ez dezakedana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.
Hiru urte huntan xangreak jorik, 38 urtetan zendu da, tristezia eta bihozmin handitan utziz familia. Herria 2004-07-08
Itsumendua liteke ere ez ikustea zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.
Holako bihotzmin batekin ikusten ditut jende gaixo horiek lanean ari beren eskuekin, etsitu gabe. Herria 2002-12-26
Bai, dudarik gabe izanen dut manurik zuri emateko; eta soilik haiengatik ardura ahal naiteke nire bihozmin heriogarria ez den bertze zerbaitez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 505. orr.
Jauna, emaiguzu gaur gure eguneroko bihozmina. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.
Eta ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.