Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amaren muxu bihozkorrak? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.
Saio hura elkarkidetasunezkoa zela, anaien arteko solas bihozkor polit bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.
Jendea etsita zegoen, nazkatuta, zeren, normala denez, bertsolarien jardun herrikoi bihozkorrak ere, azkenerako, aspertu egiten baititu gizakiaren bihotz-gogo eraman onekoak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.
Azaroaren 9an harrera ezin beroago eta bihozkorragoa egin zitzaien Lizarran Don Carlosi eta Elio jeneralari, eta "Te Deum" ospetsua eskaini San Juan elizan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
Baina etxetik kanpo eta gurasoengandik urruti emango dituan egun bihozkor hauetan, etxekoen berri eman nahi nian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 213. orr.