Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihozberatasun 1 iz bihozbera denaren nolakotasuna.

Bozkarioak bihozberatasuna dakar.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 415. orr.

Bihozberatasuna eta apaltasuna lagunak dira, senideak, eskuz esku doazenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Krudeltasunari Bihozberatasuna kontrajartzen zaio, eta hau ez da pasio bat, Izpirituaren ahalmen bat baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

Zure bihozberatasuna galdatzen nuen garai hartan, bihozberatasun hori erdiesteko eskubiderik ere banuela uste izatera ausartzen nintzen garai hartan, beldurrez nengokeen bihozberatasun hori nolarebait amore emanez erosten nuela iduri izateaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 530. orr.

Kristauok berezko dugun bihozberatasunak eraginik jokatu dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Lan asko egin zuen Jaunaren mahastian: saiatu eta gartsu otoitzean, barau eta bijilietan, prediku eta apostolutza ibilaldietan, hurkoarenganako ardura eta bihozberatasunean eta bere buruarekiko mespretxuan, bere konbertsio egunetik Kristorengana igaro zen eguna arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz, erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz, errukigabeari bihozberatasunaz.  Elizen arteko biblia   Si 37,11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek, neurritasunez epaitzen gaituzu eta bihozberatasun handiz gobernatzen.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,18

Bihozberatasun gehiegizkoak eta nahasdurak baizik ez ninduten eraman esatera iragana ez zela jada existitzen eta Lajosek ez ziola inori ezer zor.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Herra eternalaren edo bihozberatasun soberazkoaren artean hautatu beharraren karietara.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Berezko bihozberatasuna zuen benetan, Kristok isuritako gupidak bikoiztu egiten ziona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 789. orr.

Anitz gogoeta luzeen ondotik erabaki dut, azkenean, zure paregabeko bihozberatasun zinez kristauari dei egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berezko bihozberatasuna zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus