Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasieran, bihotzerrea izango zela pentsatu nuen, janondo gaiztoren bat edo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
Nik ez dut inoiz xanpainarik edaten, bihotzerrea eragiten baitit. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Lehen hurrupadarekin, bihotzerreak eraso egin zion nire urdail hutsari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.
Bihotzerrea kentzeko teknika berri bat probatu dute. Berria - Gaiak 2004-10-14
Ez burukominik -noizean behineko vodkaren biharamunetan izan ezik-, ez bihotz errerik, ez beste ezein gaitz izan barik ibili nintzen Berlinera iritsi artean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.
Bihotzerrearekin esnatuko zara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.
Hiltzeko desio boteretsu bat igotzen zaizu hesteetatik garunera, suzko bihotzerre eramanezin bat sortzen duena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
Baxuaren doinuko aire-jario bat bihotzerre sendaezinak jotako gizon baten eztarritik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Bihotzerrea urdail-azidoak gorantz egiten duenean sortzen da. Berria - Gaiak 2004-10-14
Oso zabaldua dago gure artean errefluxu gastroesofagikoa edo bihotzerre kronikoa deitutako gaitza. Berria - Gaiak 2004-10-14
Goxoaren goxoz bihotzerrea sortzen duen ipuin mengel moralkeriaz betea. Berria - Kultura 2004-05-01