Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bihitu, bihi(tu), bihitzen 1 du ad aletu, bihiz bete.
Hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak-, egun batzuk lehenago aditu niena! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.
Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen. han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.
2 (era buruta izenondo gisa)
Euskal Herrian, aspalditik bizi dugu Herri-Urrats: Milaka eta Milaka urrats bihituak, udaberriko iduzkiak argituak (agian!...), nahikunde berak animatuak Herria 2004-05-06