Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Elizen arteko biblia Lk 12,24
Bazegoen etxola berezi bat ere, guztiz hertsia eta ate bakarra zuena: etxeko bihitegia zen, gariz, oloz eta zekalez betetzen zena, baita artalez ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.
Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.
Bihitegiak hutsik zeuden, hutsago aziendategiak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Kartzelak bihitegi eta bihitegiak kartzela bihurtzen ziren garaia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.
Bihitegiaren erdi-erdian hautsez betetako orga handi bat zegoen, izena ezabatua eta alde batean karezko gurutze bat zuena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.
Zorigaiztoko artoaren bila ekoizlearen bihitegian. Berria - Euskal Herria 2006-05-06